DISEINU 

PROPOSAMENA

*Urmaela txikiagoa izatea da proposamena.

1- Bidea: Kutxa Ekoguneako kideek esan ziguten lurra nahiko pobrea dela eta asko zapalduz gero, segituan lokatza egingo zela, beraz, komenigarria dela bidetxo bat jartzea; harriekin adibidez, belarra asko zapaltzea saihesteko.

2- Iturria: nahiz eta gertu iturria egon, nahiko arriskutsua da, momentuz, umeak bakarrik joateko, beraz, iturri bat bertan egotea egokia ikusi da.

3-Itzala: asko eta askok eskatu dituzte, beraz, dezente proposatzen dira. Lurra oso hezea denez, ur asko behar duten zuhaitzak landatzea proposatzen da.

4- Harrizko horma: narrastiak erakartzeko eta bizilagunetatik, eta ur zikinak daramatzan ubidetik babesteko, harresi bat egitea proposatzen da.

5- Hesi bizia: hegaztiak eta animaliak erakartzeko eta, lurren arteko muga naturalagoa egiteko, hesi bizia egitea proposatzen da, bertan, loratxoak eta fruitu txikiak emango dituzten landareak jartzea hobesten da.

6- Errekara sarbidea egotea proposatzen da, baita eguzkia hartzeko eta atseden hartzeko tokia jartzea ere. 

7- Urmaela: zelaia oso hezea dela esan digute adituek, beraz, sobran dagoen ur hori probesteko eta anfibioak, txoriak eta abarrak erakartzeko urmaela proposatzen da.

8- Eserlekuak: hau ere diseinu guztietan proposatu den elementua izan da.

9- Mahai luzea: mahai bakarra eta luzea jartzearen aldeko gara. Honek, harremanak sustatzeko balioko duela uste dugu, izan ere, mahaia partekatu beharko dute erabiltzea nahi dutenek.

10- Zume bizia: udazkenean landuko da parte-hartze prozesua eta landaketa egingo da. Aterpea eta ezkutatzeko tokia eskatu digute parte-hartzaileek eta honek horretarako aukera ematen duela uste dugu.

11- Bidegorria: Sallobenterako bidea errepidea dela kontuan izanda, umeen autonomia eta segurtasuna ahalbidetuko lukeen elementua dela uste dugu. Hala eskatu dute DBHko ikasleek. Ahozgorako gazteek ere bidegorria eskatu zuten, nahiz eta uste dugun ez dela Sallobenterako bideko bidegorria eskatzen zutena.