Hona hemen Mutrikuko Eskola Kirolaren nondik norakoak. 1996.urtetik gaur egunera arte, herriko haurrei bizi estilo osasuntsurantz bideratzeko lanean.
Hona hemen Mutrikuko Eskola Kirolaren nondik norakoak. 1996.urtetik gaur egunera arte, herriko haurrei bizi estilo osasuntsurantz bideratzeko lanean.
Kirol elkarte baten misioa bere izateko arrazoiari dagokio, hau da, erakundea zergatik dagoen eta komunitate eta ingurune jakin bati lotutako erakunde gisa zer funtzio beteko dituen.
Kirola eta jarduera fisikoa hezkuntzarako baliabide bezala erabiltzea, eskola umeengan jarduera fisikorako ohiturak txertatu eta etorkizunean jarraipena ziurtatu asmoz.
Kirol erakundearen ikuspegia kanpora proiektatu nahi dugun irudi propioa da, hau da, erakundearen etorkizun desiratua proiektatzen du.
Gure erakundearen ikuspegia, umea eta bere beharrak ardatz izanda,
euskara, kirola, jarduera fisiko, aisia, kultura, ingurugiro eta osasun arloetan
oinarritutako hezkuntza integrala eskaintzea da.
Kirol entitatearen balioak, entitatearen definizioak berak oinarri dituen zutabeak dira, hau da oinarri etikoak eta ekintzak eta jokabideak gidatzen dituzte.
Euskara da guztiaren ardatza.
Haurra bere osotasunean ulertzea.
Erakunde irekia gara.
Herriarekin eta herriarentzat.
...
MEKE
"Mutrikuko Eskola Kiroleko Elkartea" Mutrikuko Eskola Kirola eta Psikomotrizitatea kudeatzen duen elkartea da.
Herriko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek eta Eskola Kiroleko Koordinatzaileak osatua.