JANTOKIKO OINARRIZKO ARAUAK
Jantokian aisialdirako tarte luzeagoak eta desegituratuagoak ditugula kontuan hartuta, beharrezkoa da erabiltzaile guztien (ikasleak, irakasleak, gurasoak, begiraleak, hezitzaileak) lankidetza eta parte-hartzea, bizikidetza egokia sustatzeko. Horretarako, arau hauek bete beharko dira:
1. Pertsona guztiak, Officeko langileak, jantokiko begiraleak, lankideak eta ikastetxeko gainerako langileak errespetatuko ditugu. Beraz, ez dugu inola ere onartuko ahozko erasorik edo eraso fisikorik.
2. Gauzak errespetuz eta eskua altxatuta eskatuko ditugu, eta, horretarako, garrantzitsua da itxaroten jakitea: ez dugu ahaztuko enplegatuak beti saiatzen direla beren lana ahalik eta ondoen egiten.
3. Jaten ari garen bitartean, tonu egokian hitz egingo dugu eta zaratak eta oihuak saihestuko ditugu.
4. Garbiak izango gara. Mahai-tresnak behar bezala erabiliko ditugu, eta ez dugu ez janariarekin ez urarekin jolastuko.
5. Plater bakoitzeko gutxieneko anoa kopurua jan beharko dugu.
6. Jangelatik kanpo ez dugu janaririk aterako.
7. Bazkaria bukatzean gure tokian itxarongo dugu lasai. Jantokitik atera behar izatekotan, begiraleen baimena beharko dugu.
8. Pasabideetan, eskaileretan eta jantoki inguruan giroa zainduko dugu, horretarako gerta daitezkeen zarata eta garrasiak saihestuko ditugu eta ahalik eta gutxien molestatzen ahaleginduko gara.
9. Ilarako ordena errespetatuko dugu, baita jangelara sartzeko ikastalde bakoitzari dagozkion txandak eta ordutegiak ere, eta kasu egingo diegu begiradak ematen dituzten jarraibideei.
10. Jantoki aurreko eta osteko denborak araututa daude: ikastalde bakoitzari dagozkion eremuak (kalea, patioa, hallak, musika gela eta liburutegia) eta txandak jarraituko ditugu jolasteko.
11. Debekatuta dago portatilak eta sakeleko telefonoak erabiltzea.