Iaz Elayk urrats esanguratsua eman zuen bere kontuak euskara hutsean merkataritza erregistroan erregistratu eta gero. Hori egin duen lehen enpresa da. Hainbat urte iraun duen prozesu baten emaitza izan da. Aspaldi egin zuten auditoria Deloitterekin, eta bera izan da prozesu horretan guztian parte hartu duena.
Ekonomisten Euskal Elkargoak Elayren jardunbide on hori hurbildu nahi du, euskalduntze-planetan lan egiten duten enpresek edo euskalduntzea ezartzeko asmoa dutenek prozesua eta horrek ekarri dizkien onurak ezagutu ditzaten.
Elay Euskal Herriko enpresa familiarra da, 1965ean Elkoro eta Ayastuy familiek sortua, eta gaur egun familia horien eskuetan jarraitzen du.
Jarduera nagusia ebaketa zehatza da, teknologia. Estanpazio kualifikatu mota bat da. Horrela, kalitate eta zehaztasun handiko piezak ekoiztea lortzen da. Automobilgintzako merkaturako lan egiten dute, batez ere segurtasun-piezen ekoizpenean, eta kalitate berezia eskaintzen dute: autoen sarrailak, segurtasun-uhalak lotzeko piezak...
Hiru ekoizpen planta ditu. Bata, Mexikon, Amerikako merkatua hornitzeko; bestea, Kunshanen, Txinan, Asiako merkaturako. Eta egoitza nagusia, Antzuolan (Gipuzkoa), Europako merkaturako. Guztira, 600 eta 650 langile artean daude, eta fakturazioa 100 milioi euro ingurukoa da.
Kristina Elkoro Ayastuy. Consejera Delegada de Elay.
DELOITTE
Aurkezle eta moderatzailea: Arkaitz Urdapilleta Irazu. Euskara Komunitatea. Ekonomisten Elkargoa.
2024KO MAIATZAREN 27
Lanbide Heziketa eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotutako jardunaldia da. Ekimenaren laugarren edizioa aurreko urteko urriaren 15ean izan zen eta Lanabes egitasmoaren baitan kokatzen da. Bertan batuko dira Lanbide Heziketa, enpresa, hizkuntza zerbitzu, erakunde eta abarretako 90 eragile eta protagonista.
Euskaraz lanean ari diren edo euskaraz hasi nahi duten enpresa, lantoki, LHko ikastetxe edo erakundeentzat; bereziki, Lanbide Heziketako ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza teknikari eta zuzendarientzat, Lantokiko Prestakuntza eta Prestakuntza Dualeko arduradunentzat, Hizkuntza Normalkuntza planetan murgildutako enpresa, erakunde eta elkarteetako arduradunentzat, eta orokorrean euskara eragile, teknikari eta besterentzat.
Lan mundua euskalduntzearen esperientzia honetan dauden proiektu eta proposamenak aurkeztea, ideia berri eta praktika onak partekatzea, ekarpenak jasotzea eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri ematea.
Lanbide Heziketako ikastetxe eta enpresa askok euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, eta hartzeko asmotan dira beste asko ere. Jardunaldi honekin, beraz, ezagutarazi nahi da zer-nolako pausoak ematen ari diren euskara eguneroko jardunean txertatzeko ahaleginean Lanbide Heziketan, eta elkarte eta enpresetan.
Click egin irudiaren gainean
Sakatu hurrengo irudian HIZKELANeko jardunaldian hartutako apunteak irakurri nahi izanez gero:
Heziraul, Lan Prestakuntza eta Orientabidea euskaraz emateko materiala eskura
HEZIRAUL metodologiarekin irauli egingo da Lan prestakuntza eta Orientabidea ikasteko era. Pedagogia eredu berritzaileenetatik abiatuta, Alderantzizko ikaskuntzan oinarritzen da. Rolak irauli egiten dira, pentsamendu bisuala indartu egiten da, eta ikasgela gamifikatu.
Ikasgelan zein ikasgelatik kanpo lan egiteko pentsatuta dago, Ethazi erronken bidez, proiektuen bidez, eta jardueren bidez. Edukiak azaltzeko bideoak, aurkezpenak eta infografiak erabiltzen dira.
Euskaraz, talentua gara!! aurkezpen bideoa
Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz proiektua. Ikastetxe, erakunde eta enpresentzat.
LH Duala euskeraz egiteko aukera badago. Hurrengo botoian sakatuz gero honen inguruan hainbat kontu kontsultatu daitezke: