Nor gara?
Mecaner herriarentzat! ekimenak Mecanerren instalazioen erosketa publikoa eskatzen du, haren jabetza kolektiboa ziurtatzeko eta kalitatezko enpleguak enpresa pribatuen etekinen gainetik lehenesteko. Prozesu-partehartzailea proposatzen du lurraldeak, kasu honetan eskualdeak, bere gizarte-premien arabera industria-ekoizpenari buruz erabaki dezan. Gainera, Mecaner trantsizio ekosozial justu eta jasangarri baterantz birmoldatzea bilatzen du, langile ohien birenplegagarritasunera bideratuta.
Gure planteamendua honako hau da: Mecaner itxi egin da, baina bere instalazioak eta kaleratutako langileak eskualdean daude oraindik. Industria-ehunaren etorkizunari buruz erabaki behar duen subjetua ez da multinazional handia, lurraldea eta bertako herritarrak baizik. Horrek garrantzi handiagoa hartzen du krisi ekologikoak eta ekoizpen-eraldaketak markatutako testuinguru batean. Etorkizuna etekinak handitzea besterik bilatzen ez duten enpresa pribatu handien esku uzten bada, ikusi dugu zein ondorio dituen langile klasearen gain. Horregatik, trantsizio ekosozial justuaren ibilbide horretan industriaren eraldaketa bultzatu behar dugu, baina langile klaseak eta lurraldeak gidatuta.
Mecaner herriarentzat! ekimenetik hiru eskaera nagusi planteatzen ditugu ildo horretan aurrera egiteko.
1. Erosketa publikoa. Mecanerren instalazioen erosketa publikoa aldarrikatzen dugu. Mecanerren etorkizunari buruz erabaki ahal izateko, jabetza publikoa izatea behar dugu. Ez dugu nahi instalazioak etekin ekonomikoak lehenesten dituen beste enpresa pribatu bati saltzea, kalitatezko enpleguak izango dituen eraldaketa eta etorkizuneko erronkei erantzungo dion jabegoa nahi dugu. Hori egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak industria-ehuna mantentzeko eta berreskuratzeko aurrekontu-partida espezifikoak izatea eskatzen dugu.
2. Parte-hartze prozesua. Herritarrek eta lurraldeek eskubidea dute inguruko enpresetan zer, zertarako eta nola ekoitzi erabakitzeko. Helburu horiek bermatzeko, denok proposatzeko eta erabakitzeko aukera izango dugun prozesu parte-hartzaile bat bultzatu nahi dugu. Jabetza eta etorkizuneko proiektu industriala eskualdearen eta lurraldearen behar sozialei eta eraldaketei lotu behar zaizkiela defendatzen dugu. Partaidetza-prozesu hori gauzatzeko, aurreko eskaera bete behar da: instalazioen erosketa publikoa.
3. Trantsizio ekosoziala. Mecaner erreferente izatea nahi dugu industriaren nahitaezko eraldaketa ekologikoan. Industria ekoizpena mantenduz, premiazko trantsizio energetikoa bideratutako duen produktu batzuetara bideratuta. Gure ustez, trantsizioa ekologikoki iraunkorra eta sozialki bidezkoa izan dadin, behetik bultzatu behar da, ez enpresa multinazional handien eskutik. Ezaugarri horiek dituen industria-proiektua Mecaner-etik kaleratu zituzten langileekin egin beharko da lehentasunez, eta, modu horretan, suntsitutako kalitatezko enplegua berreskuratuko liratezke.
Beraz, gure planteamendua hiru ardatz hauetan laburbil dezakegu: jabetza publikoa, partaidetza-prozesua eta trantsizio ekosoziala.