Nor gara?
Stellantisek Urdulizeko Mecaner ixtea erabaki eta gero, sindikatuek, talde ekologistek eta tokiko udalek bat egin genuen enpleguak babestuko zituen birmoldaketa ekologiko bat proposatzeko; Eusko Jaurlaritzaren ezezkoak, ordea, aurrerapen horiek geldiarazi zituen. Hala ere, Mekaner herriarentzat! ekimenak aurrera jarraitzen du.
Stellantisek Urdulizen Mecaner ixtea erabaki zuenean, argi geratu zen lanpostuak defendatu behar zirela eta eskualdeko industria-sarea suntsitzea saihestu behar zela. Horretarako, itxieraren aurkako ekintza sindikalarekin batera, enpresa-batzordeak birmoldaketa ekologikorako proposamenei buruzko azterlan bat egitea bultzatu zuen, enpleguari eusteko eta trantsizio ekosozial justu baterantz aurrera egiteko. Prozesu horretan konbergentzia bat sortu zen sindikatuen, talde ekologisten eta Uribe Kosta eskualdeko udalen artean.
Eusko Jaurlaritzak inplikazio aktiboa onartzeari uko egin izanak eragotzi egin zuen proposamen horiek aurrera egitea, eta Stellantisek enplegua eta industria-ehuna suntsitu zuen. Gaur egun itxita dago Mecaner, baina sindikatuen, talde ekologisten eta eskualdeko udalen artean sortutako konbergentziak bere horretan dirau. Horregatik hartu genuen Mecaner herriarentzat! ekimena bultzatzeko erabakia, konbergentzia hori aprobetxatzeko eta Mecaner fabrikaren instalazioen etorkizuna eztabaidatzeko.
Mecaner herriarentzat! LAB eta ESK sindikatuetan, Gune Ekosozialista eta Jauzi Ekosoziala kolektibo ekologistetan eta Urdulizko Udalean parte hartzen duten pertsonek osatzen dute. Plentzia, Sopela eta Lemoizko alkateen, EHUko ikertzaileen eta Greenpeaceko kideen babesa ere jaso du.