Ikasturte honetan, Practicum hiruko praktikaldian egon gara 4. mailako ikasleok. Esperientzia paregabeak bizi izan ditugu eta horregatik gure esperientziak zuekin partekatzea beharrezkotzat hartu ditugu.
Praktikaldi honetan bizipen asko bizi izan ditugu eta horietako bat Arteako eskolan bizitakoa izan da. Praktikaldi honetan sorkuntza prosezu bat bizi izan da non haurrak beraien sorkuntza propioa sortu duten. Gure antzezlanari begira jarriz gero prosezua berdina dela esango genuke gai batetik apurka apurka sorkuntza propio bat lortzea. Harrigarria izan da bertan bizitakoa batez ere haurrak zer diren gai egiteko ikustea. Sorkuntza horretan ikusi da zenbat gorabehera sortzen diren gure antzezlanean gertatzen ari den bezala. Baina ekinean arituz lortu bahi diren helburuetara lortzeko aukera izango dugu. Komunean zenbait gauza ditu proiektuen bidezko metodologian lan egiteak eta gure antzelanaren sorkuntzak, alegia, zerotik sorkuntza propio bat sortzea eta prosezuaren gorabeherak medio izaten direla. Hona hemen haurrak ikaskuntza prosezuan sortu izan dutena esperimentazioan eta jolasean oinarrituz.
Ikastetxe honetan, 5 urteko ikasleak irakurtzen eta idazten ikasten ari zirenez, bi zeregin hauek elkartzen zituen ipuin bat egitea, ideia one izan ziteekela iruditu zitzaidan. Hurrengo aurkezpen honetan, egindako liburuaren prozesua eta honen nondik norakoak azaltzen dira:
Maria Teresa Vizcarra, Gorputz Hizkuntzako irakaslea praktikaldian burutu beharreko esku hartze bat proposatu zigun. Hau binakako lana izan zen eta honen helburua, gorputz adierazpena eta txotxongiloak erlazionatzea zen. Honetarako, haurrak, txotxongiloak ekoiztu eta hauekin gorputz adierazpena landu dute.
Esku hartze hau ez du helburu pedagogiko zehatzik jarraitzen eta izatekotan, Fisikako zein Kimikako esperimentazioaren bitartez, haurrak gozatzea eta sentsazio berriak eskuratzea izango litzateke. Honekin batera, gure egunerokotasunean ohikoa den edo presentzia duen elementu batekin lan egitea eta honi buruzko informazio bitxia ezagutzea. Jarraitu dudan helburu bakarra, haurren harridura sortzea izan da, honekin bere esperimentatzeko zein ezagutzeko gogoak ez direlako inoiz galduko eta hori, hezkuntzaren altxorra da.
Ur ontzi bakoitzean arrautza bat sartuko dugu, hau egitean, honetako bat ur ontziaren gainazalean flotatzen gelditzen dela eta bestea urperatzen dela ikusiko dugu. Ostean, arrautzak ontziz aldatuko ditugu, baina orain flotatzen zuen arrautza orain urperatzen da eta alderantziz.
Esperimentu honen bitartez, haurrek, arrautzek duten indarra eta hauek hainbat pisu jasanda ez apurtzearen arrazoia deskubritu eta ulertuko dute.
Esperimentu honetarako behar dugun materiala, nahi dugun arrautza zuri hordituta (kolore aldaketa hobeto ikusteko) kopurua, edalontziak, ozpina eta elikagai koloratzaileak.
Arrautza magikoak lortzeko, hurrengo materiala eskuragarri izan beharko dugu. Alde batetik, ura, ozpina eta bi elementu hauen nahastea batzeko edalontzi edo ontzia behar izango dugu eta honetan sartzeko arrautzak
Froga honen bitartez, agerian berdinak diren arrautza gordina eta egosia bakoitza zein den jakingo dugu, hauek apurtzeko beharrik gabe.
Ibaizabalek ateratako SIRABUN Haur Hezkunzako proiektu berria jarri dute martxan ikastola honetan. Horo har, arbel digitalaren laguntzaz jarduten dira, proiektuak eskeitzen dituen matrialekin eta haurren eskura dagoen NEXT robotarekin. Honek harreta deitu zidan, batez ere, oso erabilgarria eta berritzalea izan zelako. Oraidik nire barne eztabaidarekin nago, haur hezkuntzan teknologien erabilpena dela eta. Izan ere, robot honek eskaintzen dituen berrikuntzak azpimarratzea ez dago soberan.
Sirabunen lankidetzan oinarritutako ikaskuntzarako jarduerak antolatzea, lankidetzazko ikaskuntzaren logikaren oinarrietako bat dela dio.
PRACTICUM III
ESKU-HARTZE DIDAKTIKOA: SEXUALITATEA
Helburu nagusia: haurrak sexualitatean inguruan daukaten galderei edota kuriositateari erantzuna ematen saiatzea.
Erronka nagusia: gaiari dagozkion jarduera aproposak planteatzea, baliabide aproposak eskaintzea, ikaskuntza prozesu berri honetan laguntzea eta gidatzea. Honekin batera, ikasleak izatea ikaskuntza prozesu berri honetako protagonistak. Edukietan eta haien gaitasunaz modu kontziente batean ohartzea.
Esku-hartzea lau sekuentzia ditu; “nola sentitzen naiz?, nor naiz? eta nondik nator?”
1. Sekuentziazioa: NOLA SENTITZEN NAIZ?
2. Sekuentziazioa: NOR NAIZ?
3. Sekuentziazioa: NONDIK NATOR?
HIZKUNTZA PLASTIKOA ETA IKUSIZKOA
DRAMATIZAZIORAKO BALIABIDEAK KLASEKO EGUNEROKOTASUNEAN
ESPERIMENTAZIO TXOKOA: EMOZIOAK
PRAKTIKUM III
ESKU-HARTZEAREN PROPOSAMENA: Emozioak bideratzen eta kudeatzen ikastea
Praktikum hau 3 urteko gela batean burutu ziren eta helburua emozioak bideratzen eta kudeatzen jakitea izan zen. Horretarako 9 esku-hartze aurrera eraman ziren. Esku-hartzeak gabon osteko bi astetan egin ziren egunean jarduera bat eginez.
1. Esku hartzea. "Emozioak antzematen eta sentitzen ikastea"
Koloretako munstroen ipuina kontatzea. Ipuina ohiko tamainetik alderatutakoa eta eskuz egindakoa. Ipuina kontatzeaz gain, bertako ekintzean parte hartzeko aukera eskaini zitzaien.
2.Esku-hartzea. "Nola sentitzen gara gaur?
Lehenengo ipuina kontatu eta ondoren, errutinen txokoan erruleta handi bat jarri zen, bertan ipuinean agertzen diren zazpi munstroen irudiekin. Horrez gain, ikasle bakoitzaren izena eta irudia duen beste pieza bat. Egunero egingo da ekintza hau eta egunean makinista lana egiten duenak beste kideei galdetuko die nola sentitzen diren eta bakoitza dagokion tokian kokatuko du.
3. Esku-hartzea " If you are happy"
Ingelesez dagoen abestia da eta emozioak lantzeko erabili izan da. Emozio ezberdinetako koro sortu dira eta taldeka jarri dira haurrak. Lehenengoan guztiak batera abestu eta abestia errepresentatu dute ondoren taldeka.
4. Esku-hartzea "Ezetz asmatu nola sentitzen naizen"
Koloretako musntroaren istorioan agertzen diren koloretako munstroak horma irudi batean jarri dira. Aldizkarietatik eta internetetik jasotako errekorteak ekarri ditut. Ikasle bakoitzak bat hartu eta dagokion mustroaren inguruak jarri behar izan du.
5. Esku-hartzea "Jarrai nazazu"
Ekintza honetan emozioen ibilaldia egin da, horretarako nik sortutako emozioen dominoarekin jolasean ibiliko dira.
6. Esku-hartzea "Eta ni? Nola sentitzen naiz?
Bakoitzak koloretako munstro baten irudia izango du zuriz. koloretako munstroan agertzen diren koloretako artilea egongo da. Haur bakoitzak sentitzen duen modua artileen bitartez adierazkiko du.
7. Esku-hartzea "Ezetz asmatu non nagoen?"
Emozioak barneratu diren frogatuko da. Bikoteak bilatzearen jolasarekin arituko dira.
8. Esku-hartzea "Egin nazazu"
Kutxa batean, nik sortutako emozio ezberdinez beteriko txartoak egogo dira. Ikasleak kutxa horretan eskua sartu eta txarteltxo bat aterako du, ondoren txarteltxoan dagoena nola dagoen esango du eta bere bizitzako egoera batekin lotu beharko du.
9. Esku-hartzea " Iritsi da ostirala, astea nola igaro dut?"
Haur bakoitzak, nik sortutako termometro baten moduko bat izango du. Goian bere argazki eta izen-abizenak egongo dira eta azpian koloretako munstro bakoitzeko munstro bat. Ostirala heltzean ikasle bakoitzak gezia aste osoan egon den emozioaren gainean jarriko du.