2017-2018 ikasturte honetan, Gorputz Adierazpenari dagokin modulua bi esparru ezberdinetan banaturik egon da; alde batetik alde teorikoa eta beste alde batetik arlo praktikoa. Alde teorikoan bikoteka lanean haritu gara, bikote bakoitzak gai zehatz baten inguruko gaia sakonki landu du, ondoren, gainontzeko ikaskideen aurrean beraien lana aurkeztu dute. Saio praktikoetan aldiz, saio teorikoetan landutako zenbait gai/ arlo frogatzeko eta esperimentatzeko aukera izan dugu, horrez gain teorian landu ez ditugun zenbait ekintza ere egin ditugu.
Irailaren 11n hasiera eman genion irakasgai honi, bertan ikasgaiaren azalpenarekin hasi ginen, nondik nora joango zen, kurtsoan zehar egin behar izango genituen lanak, egin beharrekoak azaltzen.
Irailak 15 ean, oinarri teorikoekin ibili ginen, binaka egin behar genuen lanaren atal teorikoaren eta plagioaren inguruan. Horretarako, gorputz adierazpena definitzen duten lau autore ezberdinen aipuak ekarri behar izan genituen. Azkenik, egin beharrekoen gaiak banatu genituen.
Irailaren 22an, aurreko saioan bilaturiko lau autoreen definizioak nondik ateratakoak diren eta bakoitzaren kontzeptu nagusiak atera ditugu, ondoren, atal idatziaren atal praktikoa nola egin behar zen azaldu digute, horrekin batera autozuzenketa egiteko errubrika nola zihoan azaldu digu eta azkenik, itzalen power pointa ikusten haritu gara.
Irailaren 29 an, oinarri teorikoak, atal praktikoa eta nolako proposamen praktikoa izan behar adostu genuen.
Urriaren 6an, oinarri teorikoen autozuzenketa egin genuen, bikote bakoitzak beste kide batzuen lanak zuzendu zituen autoebaluazioa egiteko errubrika horrekin, era honetan, kideei egiten zituzten akatsetatik eta indarguneetatik gure lana elikatzeko aukera izanez.
Urriak 16, 23, 30, urtarrilak 29, otsailaren5 eta 12 an, bikoteka egindako lanen aurkezpenak izan ditugu, egunean 3-4 taldek beraiek buruturiko lanak beste ikaskideekin partekatu dituzte. Talde aurkezpen hauekin saio teorikoei amaiera edo itxiera eman genien.
Ondorengo lerroetan, 2017-2018 ikasturtean zehar gorputz adierazpenaren ikasgaian landu ditugun praktiken aipamen txiki bat agertzen da. Bertan, saio praktiko bakoitzean egindako ariketak eta praktiken argazkiak azalduko dira. Gainera burututako saio praktikoetan egindako ekintzen irudiak ere ikusgai izango dira egunen batean erabilgarri eta eskuragarri izan ditzakegun. Egindako praktiken artean gai eta ezparru ezberdinak jorratu ditugu, hots, gorputza ezagutzeko tresna, gorputza komunikatzeko tresna, pertsonaiak, erritmoak eta dramatizazio teknika ezberdinak.
1.Gorputza ezagutzeko tresna
2. Gorputza komunikatzeko tresna
3. Pertsonaiak
4. Erritmoak
5. Dramatizazio teknikak
Saio praktikoei irailaren 15 ean eman genien hasiera, lehenengo saio praktiko honetan, taldea ezagutzeko praktika ezberdinak egin genituen.
Musika tresnak antzezten
Irailaren 21 ean, Gorputza ezagutzeko tresna lantzen haritu ginen horretarako gure gorputza ezagutzen eta sentitzen ibili ginen. Hori lantzeko ekintza ezberdinak egin genituen.
○Pelotekin egindako gorputz jolasak: Bikoteka jarrita pilota batekin gorputz atal guztiak lantzen.
○ Erlaxazioa (arnasketa): lurrean etzanda lasai lasai lanuko da.
○ Keinuen bidez sentimenduak adierazi: keinuak erabilita gainontzekoak egiten duen hori asmatu behar du.
Irailak 22an,praktika ezberdinen bitartez, besteen gorputza nolakoa zen ezagutzen haritu ginen.
Ispiluaren Jolasa
Estatuak
○ Ispuluaren jolasa (Ispiluari begira lehenengo eta ondoren elkarri begira).
○ Itzalen praktika.
○ Panpin, txontxongilo eta eskultore jolasak.
○ Estatuak.
○ Masajeak.
Irailaren 28 an, espazioarek interakzioan egon ginen, berau ezagutzen eta erabiltzen.
○Trena (toki berdinetik bi aldiz ezin izan dugu pasatu, hori izan da ezarritako balditza)
○Ahalik eta gehien okupatu, guztiak konektaturik egonda.
○ Ahalik eta gutxietan okupatu.
○ Baxuenetik altuenera jarri.
○ Altuenetik baxuenera jarri.
○ Hizki bat hautatu eta gorputza erabilita hizki hori irudikatu (taldekide guztien parte-hartzea ezinbestekoa).
○ Gorputza erabilita, forma geometrikoak irudikatu.( Bi talde batu gara ekintza hau egin ahal izateko).
Irailak 29 an, gorputza komunikazio tresna gisa erabiltzen hasi ginen horretarako interakzioak landu genituen.
Keinuak erabilita istorio txiki baten kontaketa
Egunerokotasunean ulertzen ditugun zeinuak irudikatzen
● Talde bakoitzetik binaka jarri eta ondokoari zerbait kontatu mimika erabiliz eta besteak erantzun. Ondoren egindakoa berbalizatu elkarrizketa gisa.
● Bikotekidearekin diskutitu eta ondoren kamera geldoa erabiliz elkar joko bagina bezala egin.
● Binaka jarrita, kaletik joan eta bat-batean aspaldian ikusi ez duzun norbaitekin topo egiten duzula irudikatu.
● Bikoteka, aurrean horma bat daukagu eta horregatik ezin dugu elkar ikusi eta zerbait egin behar dugu aurrean duguna bertan dagoela zihurtatzeko.
● Egunerokotasunean bizi dezakegun egoera bat irudikatu eta besteak nahi duenean geratu eta besteak jarraitu behar du aurrekoak utzitako sekuentzia berdinetan
● Pertsona bat agintaria eta gainontzeko danak aginduak betetzen dituztenak. Hasieran ahozko agindukoak izango dira baina ondoren agindu fisikoak.
● Pilotekin mundu imaginarioan futbolean, saskibaloiak… jolasean egongo bagina bezala pilota pasatzen egongo gara, erdian dagoenak ezin du pilota ikutu, ikutzen badu azken pasea eman duen pertsona erdira joango da.
Urriaren 5 ean eta 6an, Gorputza ardatz izanda pertsonaiak sortzen, imitatzen eta rolak aldatzen ibili ginen, praktika ezberdinak proposatuz.
Urriak, 5 Osteguna
● Berotzeko bakoitzak keinuak edo mugimenduak erabilita mezu bat helaraziko duen gauza ezberdin bat proposatuko du.
● Talde bakoitzari emandako materialak era ez konbentzionalean erabilita( zapiak, txanoak…) zerbait egin edo errepresentatuko du eta gainontzeko kideak iruditutakoa asmatzen saiatu behar dira.
● Atera zaizkigun pertsonaiekin skets txiki bat sortu dugu.
● Sortutako lehenengo sketsean gure lurra planeta utzi eta hegan gindoazen, atmosfera utzi eta grabitaterik gabe geunden, beraz, aluzinazioekin hasi eta euskal herriko ikurriña jarri dugu, konkista egin dugu. Jarraian bikoteka jarri eta beste talde bati egindakoa erakutsi diegu.
● Istorio bat kontatu behar izan dugu ondorengo puntuak kontuan izanda: Oporretan goaz, hondartza batetan gaude eta olatu erraldoi bat etorri da.
Keinuekin mezu bat adierazten
Urriak 6, Ostirala
● Guztiok batera lurrikara, atea, horma eta inkilinoaren jolasera jolasten ibili gara.
● Taldeka ekarritako egunkari, zelo, guraize eta grapagailuarekin nahi duguna sortu dugu.
● Sortutako pertsonaiak gure taldekideei aurkeztu eta hauek irudikatutakoa asmatu behar izan dute.
● Aurkeztutako pertsonai guztiekin spot publizitario bat egin eta beste talde bati aurkeztu diegu, jarraian adlerantziz, gu ikusten egon den taldearen spota ikusi dugu.
Urriaren 13 an, praktika ezberdinen bitartez, gorputza ezagutzerako tresna gisa, erritmoak landu genituen.
Urriak 13, Ostirala
Argi beltza
Itzalak
Urriaren 20an eta 27 an, dramatizazio teknika ezberdinekin, hots, itzalekin eta argi beltzekin esperimentazioan eta jolasean oinarrituriko praktika ezberdinak egin genituen
Urriak, 20 Ostirala
SORTZEN
Urriak 27, Ostirala
Taldeka egindako antzezlanak:
• Itzalak erabiliz, kontakizun txiki bat egin dugu.
• Argi beltza erabilita antzezlan mutu bat egin dugu.
• Sorturiko argi kutxa besteei aurkeztu die.
Egindako bidea laburra izan da, batzuetan triste besteetan pozik eta alai, besteetan helmuga noiz aurkituko dugun geunden, gure buruari galdetzen genion maiz, nolatan sartu garen gu kobazulo ilun honetan guri argia gustatzen zaigu eta. Argitasunean aske sentitzen gara ez ordea iluntasunean, honek ito egiten gaitu. Jada, goiza da, pozik gaude egindako lanarekin harro, ez genituzke inoiz bide honetan zehar bizitako esperientziak eta bizipenak aldatuko ezta ahaztuko ere. Egindako praktika guztiak gure oroimenean gordeta ditugu, inoiz, nonbaiten berriz ere erabilgarriak izango zaizkigun esperoan. Bizitzak ziklo ezberdinak ditu bakoitzak hasiera eta amaiera bat du, hau eten txiki bat besterik ez da gutxi falta da esperientzia eta bide honi prestutasunez laster arte esateko ordua.
Bidaia honetan gurekin eramango ditugun gauza asko ditugu, praktiken, ekintzen, argazkien… inguruan, denak gorderik ditugu geure oroimenean, bidaia guztietan zehar bidelagun ditugun lagunak, edonora joanda ere bertan egongo direnak. Bidaiatzen ibili garen artean, ikasten eta geure burua ezagutza berriez betetzen ere ibili gara. Hitzak falta ditugu bidaia honetan zehar bisitako, jasotako eta ezagututako gauzak pazientziaz deskribatzeko, esan dezakegun gauza bakarra eskerrik asko da, ikasgai bikaina da, olako ikasgai batengatik izango ez balitz betiko pentsamenduetan, jakintzetan eta ezagutzetan barrena ibiliko ginateke noraezean, eta honi esker geure burua jakintzaz bete eta etorkizunean praktikan jartzeko prest gaude.