GURE METODOLOGIA ETA FILOSOFIA


Metodologia hezkuntza-xedea lortzeko elementu giltzarria da, pedagogia jarduna zehazten duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu hezkuntza-teorian oinarrituta eta justifikatuta.


Gure helburu nagusia eskola aktibo eta bizi bat sortzea da, non ikuspegi eraikitzaile batetik abiatuz ikasleak haien ikaskuntzaren benetako protagonistak bihurtzen diren. Plazerra, jakinmina eta ikaskuntza pizteko eragile boteretsua dela jakinda, jolasa, manipulazio askea eta mugimendu autonomoa oinarritzat hartuko ditugu ikasleen garapen integrala bermatzeko.