🟢 Ezagutu ezaugarriak eta katalogoa 🟢
KnowInn EUSKALITek kudeaketa-metodologiak ikasteko eta ezartzeko garatutako metodologia da. Autoazterketan, praktikan jartzean eta esperientzien trukean oinarritzen da, eta azken helburua da kudeaketa-tresna aurreratuenak aplikatzea, erakundeak eraginkorragoak eta lehiakorragoak izan daitezen.
Tailer bakoitzak autoprestakuntza-fase desberdinak ditu, non parte-hartzaileek beren kabuz aztertzen dituzten teoria eta edukiak, eta horietara online sartzen dira, KnowInn plataformaren bidez, talde-saioen aurretik.
Autoformazio fase batzuen ondoren, eta kontzeptuak barneratu direla ziurtatzeko, erantzun anitzeko testa egin behar da. Parte-hartzaileak behar adina aldiz errepikatu beharko du, gainditu arte, ondorengo talde-saiora joan ahal izateko.
Ikaskuntza ziurtatzeko, parte-hartzaile guztiek praktikan jarriko dute ikasten dutena, eta beren beharretara eta egoerara egokitutako ezarpen-proiektu bat garatuko dute. Prestatzaileak proiektuaren ezartze-maila gainbegiratu eta baloratuko du.
Beharrezkoa izango da taldeko lehenengo saioaren aurretik balizko proiektua hausnartzea eta hautatzea, bertan denbora pixka bat ematen baita horiek aurkezten eta egokiak diren aztertzen.
Gaia bereziki konplexua denean, irakasleek laguntza pertsonalizatuak ematea aurreikusten du ikastaroak bere programazioan. Laguntza horien helburua da erakundeak ikastaroan zehar ezarriko duen proiektua orientatzen eta abian jartzen laguntzea. Aurrez aurre edo online egin ahal izango dira.Erakunde bereko hainbat pertsona ikastaro batera joaten direnean, landu beharreko esparrua adostu beharko dute; izan ere, prestatzaileak enpresa bakoitzeko proiektu bakar bati eman ahal izango dio laguntza pertsonalizatua.
Pertsona bakarreko enpresek, pertsona autonomoek edo langabeek ez dute laguntza pertsonalizaturik jasoko. Aholkularitza-enpresen kasuan, proiektua erakundean bertan aplikatzen eta ezartzen bada bakarrik jasoko dute.
Autoformazio fasean sortutako zalantzak argitzeko, ezarpen proiektuen jarraipena egiteko eta, batez ere, praktikan jartzeko eta ikasteko dinamikak eta ariketak egiteko erabiltzen dira saioak.
Ez dira teoria emateko diseinatutako eskola magistralak, denboraren zati txiki bat izan ezik, funtsezko ezagutzak finkatzeko edo autoprestakuntzan edo testetan sortutako arazoak konpontzeko erabiltzen dena. Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da parte-hartzaile bakoitzak bere eduki teorikoak behar bezala aztertzea.
Taldekako saioak aurrez aurrekoak edo online saioak izan daitezke, deialdiaren arabera, eta gai bakoitzaren fitxan adierazten dira xehetasunak.
KnowInn programa, batez ere, mota guztietako erakundeetako kudeatzaileei, zuzendariei eta profil teknikoa dutenei zuzenduta dago. Ikastaro bakoitzeko gaian erabakiak hartzeko gaitasuna duten erakundeko ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea gomendatzen da, beharrezko prestakuntza jaso dezaten eta proiektuan ikasitakoa aplikatzeko aukera izan dezaten.
Testak, taldekako saioak, laguntza pertsonalizatuak eta dokumentazioak ikastaroa ematen den hizkuntzan ematen dira. Hau da, KnowInn katalogoan agertzen diren hizkuntzan ematen eta lantzen dira ikastaroak. Prestakuntza emateko hautatutako irakaslea euskalduna denean, ikastaroaren jatorrizko hizkuntza gaztelania izan arren, proiektua eta laguntza pertsonalizatua (planifikatuta egonez gero) euskaraz garatu ahal izango dira.
KnowInn programak era guztietako erakunde eta sektoreentzat erabilgarriak diren edukiak eta kudeaketa-metodologiak biltzen ditu. Eduki batzuk bereziki industria-sektoreko eta lotutako zerbitzuetako enpresei zuzenduta daude, eta baldintza bereziki onuragarrietan eskaintzen zaizkie Innobideak-Kudeabide programan parte hartzen duten enpresei edo EUSKALITen kolaboratzaileei.
KnowInn hiru ardatzetan oinarritzen da:
Prestakuntza teorikoa ikasleek beren kabuz egiten dute, prestakuntza materialak irakurriz eta ikasiz taldeko saioen aurretik. Fase hau benetan burutzen dela ziurtatzeko, test-azterketak egingo dira fase hau amaitzen denean eta saio presentzialen aurretik.
Parte-hartzaile guztiek praktikan jartzen dute ikasitakoa, beren beharretara eta egoerara egokitutako ezarpen-proiektu bat garatuz (bakarka edo erakundeko beste pertsona batzuekin). Aldez aurretik hala ezarri eta programatu bada (ikastaro bakoitzaren arabera), prestatzaileak ezarpen hori gainbegiratuko eta lagunduko du, erakundean bertan egonez (laguntza pertsonalizatuak).
Talde-saioek autoprestakuntza-fasean sortutako zalantzak argitzen dituzte, ezarpen-proiektuen jarraipena egiten dute eta, batez ere, praktikan jartzeko eta ikasteko dinamikak eta ariketak egiten dituzte.
KnowInn ikastaro bakoitza ataza eta jarduera mota hauez osa daiteke, diseinatua izan den moduaren arabera:
Autoprestakuntza.
Online testak.
Taldekako saioak (gela fisikoan edo online).
Laguntza pertsonalizatuko saioak.
Ezarpen-proiektua.
Hona hemen KnowInn ikastaro baten plangintzaren adibide bat: