Jolasaren bitartez osatu garelako
Gai al da heldua jolasa behin eta berriro birsortzeko? Sorkuntzarako espazio honi etekina atera nahi diogu jolasarekin berriro konektatzeko. Musika eta haria izango ditugu bidelagun horretan. Sormena aktibatzeko eta etorkizun hurbil batean behatu eta lagunduko duguna barrutik ulertzeko jolastuko gara. Hamaika hertzetatik helduko diogu gure erronkari, minorrean zehar identifikatzen goazen guzti horietatik, gure burua jolastera baimentzea hezitzaileon lanaren parte garrantzisua dela deritzogu eta. Bidai luze eta korapilatsua dator, beraz, gurekin haria korapilatu eta askatzera gonbidatzen zaituztegu. Nola jolastu dezakegu heldu izanik eta haurraren kultura errespetatuz? Nola sortu espazio zaintzaile eta estetikoki zein pedagogikoki interesgarriak? Sortu zaizkigun galderei erantzunak ematen hasteko murgildu gaitezen gure lehenengo bulkadek esaten ziguten horretara, ikerketa eta sorkuntza pedagogiko-artistiko honen bitartez osatzen gaituena hurbiletik behatzeko.
K6 LAN IDATZIA: PROPOSAMEN ARTISTIKO PEDAGOGIKOA