KLIKATU ARGAZKIETAN!
TEATRO PARAISO
KUBIK
Jolasaren irudikapen argia: pilatu, eraiki... tartean sortzen doazen irudiekin munduak sortzen dira eta gu haiekin eramaten gaituzte.
JAVIER ABAD
Abad, J., & Ruiz de Velasco, A. (2011). El juego simbólico. Barcelona: Graó.
ARNAIZ ET AL. (2008)
La psicomotricidad en la escuela. Una práctica preventiva y educativa. (2008)
Gure prozesuaren hasieraren parte izan zen Olaia Inziarte. Erreferente izateaz gain, hari gorriarekin bueltaka geunden egunetako batean bere Naturala kantua entzun genuen, eta bertan haur batek narraturiko zatiak hunkitu gintuen, gure buruan genuen hari gorriaren proposamenarekin eta gure blokeoarekin bat baitzetorren.
"haria topatzen ez duenari hemendik luzatu ahal izateko diot, hainbeste zalantzaren artean tarteka erantzunak izatea ere komeni delako"
Olaia Inziarte, 2025
Elkartzen ginen bakoitzean Olaiaren Zure mina kantua abesten bukatzen genuen, beraz, pixkanaka gure elkargune eta askatasun iturri bihurtu zen. K6ko aurkezpen egunean gure proposamena egin aurretik abestu genuen kantua, urduritasunak uxatu eta taldea elkartuta sentitzeko. Hau gutxi balitz, prozesuari amaiera emateko, proposamen guztiak amaitu zirenean ere abesti hau abestu genuen guztiok batera. Eta, beste behin, musikak elkar lotzen gaituela baieztatu genuen artista zoragarri honen hitz eta musika gure gorputzetara ekarriz.