Bideoan ondo jasotzen den bezala, gure prozesua oso polita izan da, asko disfrutatu dugu, baina oso gorabeheratsua izan da. Bideoa grabatzen hasi (Azaroak 10) baino lehenagotik ere gauza asko gertatu izan dira, hari gorriaren blokeoa adibidez, aurrerago azalduko duguna. Beste gauza askoren artean kaosa nabarmendu zen garai horretan, baina esan dezakegu, azaroak 10ean kono zuriaren sorkuntzarekin batera gure prozesua forma hartzen hasi zela, eta beraz, hau dokumentatzen hastea erabaki genuen.
Esan bezala, azaroak 10eko astean, kono zuria sortu genuen, eta asko gustatu zitzaigun. Estetikoki horrelako elementuak nahi genituela argi ikusi genuen. Aste hartan iritsi zen gure hari gorria baztertzeko momentua. Blokeatuta jarraitzen genuen, baina irteera txiki bat ikusten hasi ginen. Bi estrukturak sortu eta gero, jolasten eta esploratzen hasi ginen.
Esplorazioetako bat, garrantzitsuenetakoa, Abenduak 1 gertatu zen, Laudion. Talde osoa elkartu ginen esploratzeko, jolasteko, buruan genuena finkatzen hasteko eta musikaren gaia zehazteko, ez genuena oraindik pensatu ere egin. Horrela, ordu asko igaro genituen eta gauza asko atera ziren. Estrukturekin musika nahastu nahi genuela, pertsonaiak musikarekin lotu, eta buruan bueltaka genituen ideia eta zalantza asko lurreratzen hasi ziren. Eskema bat egin genuen, eta oso pozik bukatu genuen eguna bazkari bat eginez, egindakoa ospatzeko. Ikuskizunaren egitura sortzen hasia zen.
Abenduak 3, gure lehenengo entsegua izan zen. Musikaren aldetik, kitarra baztertu genuen pianoa mantenduz. Lehenengo aldia izan zen hasierako dantza probatzen genuena pianoarekin eta horrek lasaitu gintuen, izan ere, oso kolokan zegoen zerbait zen. Pertsonaietan aldaketa bat eta bakarra egon zen, Maddi Iturrieta jolas sinbolikoa irudikatzen zuen taldetik presinbolikora aldatu zen, erosogo sentitzen baizen, eta horrek egiturari forma askoz gehiago ematen lagundu zuen.
Abenduak 5, gure bigarren entsegua. Egun honetan estrukturak eskegita lan egin genuen lehenengo aldiz eta horrek ilusio handia egin zigun, askoz osatuagoa ikusi genuelako gure lana. Bestalde, ikuskizuna 15 minutuetan kokatzea lortu genuen eskema baten bitartez eta horrek lasaitasun handia sorrarazi zuen taldean, denbora zelako gure arazoetako bat. Orokorrean oso motibatuta atera ginen entsegu hartatik.
Hirugarren entseguan aldiz, Abenduak 11, gora egiten duen guztiak bezela, gure motibazioak behera egin zuen. Prozesu oro bezela, haren parte zela ulertzeko gai izan ginen, eta hurrengo entsegurako mentalitate positiboa izango genuela erabaki genuen.
Abenduak 15 nabarmentzeko moduko eguna izan zen. Garaziren etxean geratu ginen talde osoa, gidoiari amaiera emateko eta Aneren urtebetetzea ospatzeko. Gidoiari amaiera emateko gai izan ginen eta oso pozik porru lasaina eta aneren kroketak jan genituen! Oso ondo pasatu genuen eta horrek asko lagundu zigun aurreko saioko desmotibazioari aurre egiteko.
Abenduak 17, azkenengo entsegua, oso egun polita izan zen. Goitik behera lenengo aldiz egin genuen gure gauzaketa, eta oso pozik geratu ginen erantzunarekin. Bakoitzak bazekien zer hobetu eta hurrengo egunean amaiera emateko entseguei Garaziren etxean geratu ginen berriz gidoia goitik behera errepasatzeko. Ondoren, klasekideen lanak ikusteko aukera izan genuen eta asko hunkitu ginen. Gainera, gero Garaziren etxean lo egin genuen, afari goxo eta lasaigarri bat partekatuz. Egun polita izan zen, hurrengo egunerako indarrak hartzea ahalbidetu zuena. Beraz, aurkezpenera indar eta talde sentsazio handiarekin joan ginen!
Aurkezpena oso ondo atera zen eta bukaeran, oso pozik eta hunkituta bukatu genuen. Gainera, espero ez genuen arren Olaia Inziarteren Zure mina abesteko eskatu ziguten. Hasieratik bukaeraraino bidelagun izan den Olaiarekin bukaera ematea gure ikuskizunari benetan hunkigarria izan zen, ezinhobea.
Hausnarketa bezela, lan honen bitartez esango genuke danok ikasi dugula prozesua emaitza baino garrantzitsua dela ikusten. Gure prozesutik, bideoan argi ikusi daitekeen bezala, zerbait nabarmeduz gero gure talde-kohesioa izango litzateke. Prozesu osoan jakin izan dugu taldekide bakoitzaren mugak eta barrerak irakurtzen, eta gure prozesua guztiontzat erosoa eta disfrutatzeko modukoa izatea lortu dugu. Talde bezela oso harro gaude lorkuntza horretaz. Gainera, K6aren ikaskuntzatik asko gustatu zaigun emaitza eta prozesua jaso ez ezik, K6tik haratako dihoazen laguntasunak eramango ditugu gure bihotzetan, eta hori da, zalantzarik gabe, lan honek eman digun gauzarik politena.
Prozesuaren Dokumentazio Pedagogikoko bideoan agertzen denaren baino lehenago gertatu zena: Hari gorria. Hasieran gure prozesuaren ardatz izan zen elementua, amaierako prozesuan erabili ez duguna.
Elementu hau aukeratu genuen, gure ustez askoz interesgarriagoa zelako material bakarra eta esanguratsua erabiltzea K6aren gauzaketarako, haren esanahia eta kulturalki duen konexioen irudikapen hori barne.
Hau horrela, hari gorriari eutsi eta horren baitan inspirazioa bilatzen hasi ginen. Hor hasi zen gure blokeoa. Ideia asko imaginatzen genituen, baina ez ginen hauek gauzatzeko gai, jolasteko gai. Beraz, egun batean, trapillo zuriarekin sortu genuen gure lehenengo estruktura, konoa, eta hori izan zen gure buruek klik egin zuten unea. Trapillo zuria asko gustatu zitzaigun, eta sortzen zen estetika askoz goxoagoa zen, bilatzen genuena. Beraz, kolore gorria erabiltzearena baztertu genuen. Nahiz eta gero hariak erabili genituen gauzaketarako, hauek ez ziren gorriak izan. Hori gure prozesuaren gorakadaren hasiera izan zen.
Honekin talde bezela ikasi duguna da ditugun ideia guztiak, nahiz eta oso onak izan, ez dutela zertan buruan daukagunarekin modu egokian konektatu eta gauzak birplanteatzea beharrezkoa dela prozesu egoki eta osasuntsu bat gauzatzeko. Prozesua ez da lineala. Nahiz eta hari gorriarekin lan egiteko gogo handia izan, alde batera utzi behar izan genuen eta prozesuarengan konfidantza izan, eta orain oso pozik gaude emaitzarekin.
Orduan... Zergatik eman diogu hainbesteko garrantzia hari gorriari webgunearen diseinuan?
Gure taldean zerbaitek garrantzi handia du, eta hau gure arteko harremana eta zaintza izango litzateke. Hasieratik hari gorriarekin konektatu genuen, baina gure artean ere bai, eta konexio hori prozesuan aurrera egin ahala handitzen joan da. Beraz, gure konexioa irudikatu ez ezik, uste dugu polita dela diseinuan mantentzea hasieran hain garrantzitsua izan zen elementua, are gehiago beranduago baztertu izan dugularik. Horrela gainera, gure prozesuan garrantzitsuak izan diren gauza guztiak irudikatu ditzakegu, prozesua baita emaitza guztiz baldintzatzen duena.