Emanaldiak jasotako arrakasta ikusita, pare bat urte geroago diskoa grabatzea eta salgai jartzea adostu zen.
Bertan, emanaldian entzuten ziren abestiez gain, hainbat abesti berri agertzen dira ere.
Diskoa erosteko hainbat aukera zeuden. Emanaldietan egunean bertan, online eta hainbat dendatan eskuragarri zegoen. 1.000 kopia egin ziren eta gehiengoak saldu ziren.
Sarrera
Izeia
Azkaindarrak
Makilaren martxa
Barrikada
Gabota
Godalet
Mazurka zaharra
Ilargiari
Haize irudiak
Jotia ta porrue
Izeiaren ametsa
Jaizkibel
Maruxa
Nafar ingurutxoa
Xut
Lesakar doinua
Diskoa grabatzeko prozesua erraza izan zen. Barañainen zegoen Binario izeneko estudio batean zuzeneko emanaldian parte hartu zuten musikariek grabatu zuten, hain zuzen: Katrin Campo, Goizane Ilundain, Amaia Domeño eta Ismael Yagüe.
Bertan, hainbat instrumentu erabili zituzten, hala nola, txistuak, silbotea, txirula, alboka, akordeoia, panderoa, biolina... Gainera, Itziar Perez de Ciriza ahotsa jarri zion Izeiaren ametsa kantuari.