ISILARAZITAKO HITZAK

Ongi etorri eskubideak gogoetagai izango ditugun gunera!

Sites hau Zarauzko DBHko e. mailako ikasleekin ikastetxeetan soziolinguistika lantzeko prestatu dugu. Erronka gisa, ikasleekin ANTZEZPEN LABURRAK egitea proposatzen dizuegu, isilarazitako hitzei ahotsa gorpuzteko moduez gogoeta egiteko. Sites honekin lortu asmo direnak beheko sarrerako dokumentuan dituzue. Eta siteseko orri bakoitzean, ikasgai bakoitzean zer eta nola landuko den azalduko dugu (giza eskubideak, hizkuntza eskubideak, genero ikuspegia...).

IRAKASLEENTZAKO GIDA

Sarrera orria (Isilarazitako hitzak).docx

IKASGAIAK. Euskara, frantsesa, gizarte, ingelesa, gaztelania, tutoretza.

IKASKUNTZA ZERBITZUA KOMUNITATEAN

Ikaskuntza zerbitzua hezkuntza proposamen bat da, ikaskuntza prozesuak eta komunitatearekiko lankidetza ondo egituratutako proiektu bakar batean konbinatzen dituena. Ikasleak inguruko ekimenetan, beharretan edo gatazketan inplikatuz hezten dituen proiektua da, testuinguru soziala hobetzeko helburuarekin. Esku hartzea eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da erronka sozial horretan sakontzea, baita komunitatearen sektore horren ezagutzan ere, langai den gatazka etiko-politikoari buruzko hausnarketa kritikoa aktibatzeko.

Ikasleek honako dokumentu hauek ezagutu eta aztertu behar dituzte. Ikastetxearen barneko AJA ere aztertuko dute.

IKASLEEN BETEBEHARRAK ETA ESKUBIDEAK

Dokumentu osagarria: 2/2024 LEGEA, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena.

Izena duenak izana du

Eskubide urraketa batzuen berri izateko, girotze jarduera gisa, bertako pasarte batzuk irakur daitezke, haurren eta emakumeen kontrako ezkutuko indarkeriari buruz eta hizkuntzaren erabilerari buruz dihardutenak.

"Dale Spender (1980) ikertzaile australiarrak gogorarazi duenez, munduan zerbaiti bizitza emateko izen behar eman behar zaio: izenak funtsezkoak dira errealitatea eraikitzeko, izenik gabe zaila baita objektu bat, gertaera bat, sentimentu bat egon badagoela onartzea. Beraz, historikoki ikusezin izan diren esperientzien berri emateko, esate baterako, emakumeen kontrako indarkeria, beharrezkoa izan da hizkuntzak tradizioz ez zituen terminoak eta kontzeptuak sortzea".

Patrizia Romito, 

Un silencio ensordecedor. La violencia ocultada contra mujeres y niños. Montesinos.