EGINKIZUNA. Eguneroko hizkuntza gatazkak azaleratuko dituzten egoerak antzeztea.
Hizkuntza gatazka egoerak irudikatu eta erantzun posibleak antzeztu behar dituzte ikasleek, dela ironiaz, azalpen argi batez, keinuz, erantzun laburra... Gure egunerokoan, oharkabean pasa arren, ohikoak diren egoerak irudikatu eta taldean konponbidea ematen saiatu behar dira, bakarka edo elkarri lagunduz. Saiatu egoerak errealak izan daitezen.
Adibidez: "Egiozu erdaraz Leireri, nahiago du", "orain ere euskaraz egin behar al duk, ba?", "batzuetan, euskaraz egitea edukazio txarrekoa iruditzen zait"...
Edo bortitzago hauek, esate baterako: "como me vuelvas a hablar en euskera, me marcho", "me parece de mala educación que me hayas contestado en euskera cuando te he preguntado en castellano", "ala otra vez... y dale que te pego con el euskera...".