Euskara ikasgaia izango da gainerako ikasgaietan landuko diren gaiak bateratuko dituena eta gidaritza lana egingo duena. Horretarako, ikasle bakoitzari eguneroko bat (paperezkoa edo digitala-classroom) edukitzeko eskatuko diogu. Bertan, ikasgai guztietan lantzen ari direnaren inguruko hausnarketak eta ideiak idatziko dira. Ikasgela osoan edo taldeka jarrita ere egin daiteke ikasgaietan ikusi dutenaren inguruko hausnarketa eta bilketa.
Jarraian, BERRIAtik bildutako artikulu bilduma bat duzu. Taldeka jarri eta irakurri ondoren, laburpen bat egingo du talde bakoitzak ikasgela osoarentzat. Artikulu bilduma honek balio beharko liguke administratiboki euskaldunon egoera zein den jakiteko:
EGUNKARIAREN ITXIERA
HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETAK
Lander Garrok zuzenduriko Oihaletxea dokumentalean Azterketak Euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu.
HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETAK
Alboko albistearekin zerikusi zuzena duen berri baten inguruan Kike Amonarrizek egindako adierazpenak.
EGOERA ADMINISTRATIBOA. Euskararen egoera administratibo-linguistikoa zein den jasotzen duen dokumentua (20. orrialdetik aurrera).
HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETAK SALATZEKO BIDEAK
HIZKUNTZA GATAZKAK
Ikasleek ondoren, egunerokotasunean bizi dituzten hizkuntza gatazkak aukeratu beharko dituzte: izan okindegian ogia erdaraz eskatu behar dutelako, izan familian edo lagunartean bakarrak euskaraz jakin ez eta denak erdarara pasatzen direlako, izan justizia epaitegian erdaraz soilik hitz egin behar izaten dutelako, izan mediku euskaldunak falta direlako. Eta abar.
Talde bakoitzak egoera bat aukeratu eta komunikazioa euskaraz izateko aterabidea aurkitu beharko du, horretarako izan dituzten arazoak adieraziz. Ondoren, antzezpen txiki bat egingo dute ikasgelaren aurrean edo ondoko ikasgelaren aurrean. Antzezlanaren amaieran egoerak ebazteko izan dituzten arazoen edota argiguneen berri emango diote elkarri.
Jarraian, zenbait iritzi artikulu bildu ditugu, taldean irakurri ditzaketenak, eta antzezpen bat osatu dezakete hortik abiatuta.
BALIABIDEA OSAGARRI ZENBAIT
Ika Mizka saioa.
Eta hik nola bizi dunk euskara?
Soziolingustika hiztegia
Soziolinguistika eskuliburua