Iruña Taldeak, tokian tokiko dantzak eta musikak ikasi eta emanaldietan horiek zabaltzeaz gain, sorkuntzari ere tartea egin dio. Horren adibide dira Animalien dantzak, San Lorentzoko ingurutxoa eta Euskal Herrian euskaraz dantza.
Taldearen lehenengo sorkuntza lana. Peio Otano taldeko dantzariaren koreografiaketa Elena Fraile gaitariaren musikak biltzen dituen zikloa. 12 zaldikok dantzatzen dute gaita eta metalez osatutako musika taldeaz lagunduta. Inauterien iragarleak izaki, aurreko asteburuan plazaratzen ditugu, Iruñeko Kauteren ospakizunen baitan.
Iruña Taldearen egoitza San Lorentzo karrikan egonda, bertako bestak ospakizun garrantzitsua dira elkartearentzat. 2016 urteaz geroztik egun horretarako bereziki sortutako ingurutxoa ematen dugu abuztuaren 10ean gaur egungo zein taldetik pasatako dantzari eta musikariek.
Abenduaren 3an, Euskararen eguna eta Nafarroaren eguna ospatzeko sortutako dantza. 2021. urtean Oskorriren Euskal Herrian euskaraz kanta oinarri hartuta sortutakoa eta Xabierko gaztelu aurreran grabatutakoa.
Orduzkeroztik urteroko zita bihurtu da eta Iruñeko Alde Zaharrean dantzatzen dugu.
2019. urtean, Euskararen eguna aitzaki hartuta, Iruña Taldetik pasatako kide ugarirekin Oskorriren Euskal Herrian euskaraz abestiaren bertsioa grabatu genuen. Aukera paregabea izan zen aspaldiko lagunekin elkartu eta proiektu polita aurrera ateratzeko.