2019. urtean Iruña Taldeak Aunitz Urtez saria sortu zuen. Iruña Taldeak pertsona, elkarte edo kulturaren zein kirolaren alorreko talde aipagarriak nabarmendu nahi ditu kultura eta bereziki euskara eta euskal kulturaren alde egiten duten edo inoiz egin duten lanengatik. Halaber, sari honen bitartez, «askatasuna, elkartasuna, asoziazionismoa eta kulturarteko integrazioa, besteak beste» aitortu nahi ditu.
Ez du maiztasun zehatzik, baina 2024az geroztik, abenduaren 3an, Euskal Herrian euskaraz dantza plazaratu eta gero ematen da, Iruña Taldeko egoitzan egiten den kantu bazkaria eta gero. Hauek dira orain arte izandako edizioetako hautagiak eta saridunak.
Mintxo Garaikoetxea Aranburu 14 urte zituela, Iruña Taldeko kide egin zen eta 16rekin Iruñeko Udal Txistulari Bandan sartu zen. Txistuaz gain, txirula, tronpeta eta bombardinoa ere jotzen ditu zenbait musika taldetan: Jarauta 69, Kiki Bordatxo, Manex eta Kobreak edota Sonora Soneran, bestek beste. «Euskararen eta euskal kulturaren aldeko mota guztietako ekitalditan beti laguntzeko prest egon da. Horrela erakutsi du hamaika ekimenetan parte hartuz, inguru urbilean nola nazioarte mailan ere», adierazi du Iruña Taldeak
Euskal Herriko txaranga ospetsuenetakoa. Oso estilo propioa du eta bere errepertorioan berdin sartzen dira euskal folklorea, balkanetako musika, swing, manbo, dixie, blues edota Manuel Turrillasen pasodobleak. Sanferminetan eta San Lorentzo karrikako bestetan ezinbesteko zita dugu haiekin.
Liburu denda euskalduna, osogertukoa, solidarioa eta tokiko merkataritzaren defendatzailea. Papeldenda izateaz gain, Nafarroako, Euskalerriko eta eukslagintzako gaietan espezializatua egon den liburu denda. Batez ere, liburuen munduan erreferente izan da Iruñean. 1952. urtean kale Berrian zabaldu eta gero, 2024an bere ateak itxi zituen 31 urte Santo Domingo karrikako egoitzan pasa ondoren.