Azaroaren 21 goizean izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen XI. Txapelketa. 09:30ean hasi eta 13:00etan bukatuko da, eta Irungo Palmera-Montero gunean jokatuko dira proba guztiak. Ondoren, Irungo EKT elkartean bazkalduko dute hala nahi dutenek. Egunean bertan bost euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta bazkarirako 20 euro.
Bete honako inprimaki ttiki hau txapelketan izena emateko.
Ohiko esentzia mantenduko badu ere, berritasun ugarirekin heldu da hitz gurutzatuen txapelketa: bi proba beharrean hiru izango dituzte lehiakideek, final handia baino lehen (kontuz, proben izaeran ere ezustekoren bat izango da!); bestetik, finalistak modu berezian lehiatuko dira azken proban. Joxan Elosegik dagoeneko prest ditu proba guztiak, eta zenbait buruhauste sortuko dituzte parte-hartzaileen artean, zalantzarik gabe.
Irungo Udalaren laguntza ezinbestekoa izango da, aurten ere, txapelketa aurrera eraman ahal izateko.
Sari hauek egongo dira jokoan txapelketaren egunean:
1. postua. Txapela, 400 € eta Alberdaniako bonua.
2. postua. 300 € eta Alberdaniako bonua.
3. postua. 200 € eta Alberdaniako bonua.
Horrez gain:
Irungo onenarentzat Oarsobidasoko Hitzan urtebeteko harpidetza.
Lehen hamar postuetan geratzen direnek bazkari-txartela eskuratuko dute.
Parte-hartzaile guztientzat bertako jakien produktu-sorta, Eusko Labelen eskutik.