Irunen izango da, ohi bezala, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketako hurrengo edizioa. Hitzordu borobila izango da, txapelketak 10. urteurrena beteko baitu. Euskal Herri osoko denborapasazaleak biltzen dituen ekitaldia iaz jarri zen berriz martxan, hamarkada bateko isilunea eta gero.
EMAN IZENA HEMEN!
Aurtengo edizioan ezin baduzu parte hartu, edo zalantzak baldin badituzu, idatzi irungoeuskarataldea@gmail.com helbidera eta txapelketari buruzko informazioa bidaliko dizugu tarteka, inongo konpromisorik gabe.