2007an antolatu zuten lehen aldiz Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa LUMA taldeko kideek. Zortzi edizio arrakastatsu izan ziren, harik eta 2014an "gero arte" esan ziguten arte. 2024an, Korrika Irundik abiatzen zela baliatuta, Aitzondo Irungo Euskara Elkarteak txapelketa berpiztu zuen, Joxan Elosegi denborapasa-egile historikoa lagun. Edizio arrakastatsua izan zen aro berriko lehena, lehenago gertatzen zen bezala Euskal Herriko hamaika txokotako zaleak erakarrita. Batzuk parte-hartzaile beteranoak, beste batzuk gazte adoretsuak. Txapelketaren ondoren, urteroko hitzorduari eusteko gogoa erakutsi zuten parte-hartzaileek, eta hori ahalbidetzeko konpromisoa hartu zuten antolatzaileek.
2024ko txapelketako irudia, lehiakideak ahalegin betean. Lehen aroko edizio bateko finaleko irudia.