Azaroaren 22 goizean izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa. 09:15ean hasi eta 13:00etan bukatuko da, eta Irungo Palmera-Montero gunean jokatuko dira proba guztiak. Ondoren, Irungo EKT elkartean bazkalduko dute hala nahi dutenek. Egunean bertan bost euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta bazkarirako 20 euro.
Bete honako inprimaki ttiki hau txapelketan izena emateko.
Ohiko esentzia mantenduko badu ere, berritasun ugarirekin heldu da hitz gurutzatuen txapelketa: batetik, luxuzko bi babesle izango ditu (Alberdania argitaletxea eta Eusko Label fundazioa), eta horien eskutik sari bereziak egongo dira; bestetik, iazko hiru finalisten ordez, aurten sei lagun lehiatuko dira azken proban. Joxan Elosegik dagoeneko prest ditu hiru probak, eta zenbait buruhauste sortuko dituzte parte-hartzaileen artean, zalantzarik gabe.
Egunean behin-eko lagunek eman diguten laguntza eskuzabala ere aipatzeko modukoa da: Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa aplikazioko babesle izango da azaroan, eta probatxo batzuk prestatu ditu egunero jolasari minutu bat eskaintzen dioten milaka lagun horientzat.
Irungo Udalaren laguntza ezinbestekoa izango da, aurten ere, txapelketa aurrera eraman ahal izateko.
Sari hauek egongo dira jokoan txapelketaren egunean:
1. postua. Txapela, 400 € eta Alberdaniako bonua.
2. postua. 300 € eta Alberdaniako bonua.
3. postua. 200 € eta Alberdaniako bonua.
4. postua. 150 € eta Alberdaniako bonua.
5. postua. 100 € eta Alberdaniako bonua.
6. postua. 50 € eta Alberdaniako bonua.