BEROKETA
Entrenamenduarekin hasi baino lehen, gorputza berotzeko eta elkar hobeto ezagutzeko bi joko egingo ditugu:
ENTRENAMENDUA
Beroketa egin ondoren, entrenamenduari ekingo diogu. Lau ariketa desberdin egingo dira lau gune desberdinetan. Ariketa bakoitza 15 minutuz egingo da eta orduan taldeak lekuz mugituko dira beste ariketa bat egiteko.
1. Trinketean eskuz
1.ARIKETA
Lauki bat egingo dugu 4 konorekin kantxaren gune batean. Ikasle guztiak pelota frontisera botatzen arituko dira, ahal den einean, pelota mantenduz. Pilotak frontisa jo ondoren lehenengo botea kantxan markatu dugun lauki barruan egiten badu, pilotak lurra ukitu baino lehen umeak laukiaren barruan sartu beharko dute. Ariketa aurrera doan einean, laukia tokiz mugitu ahal izango da, horrela ariketa entretenigarriagoa egin ahal izateko. Horrela, gazteek pilotaren norabidea ikasteko aukera izango dute eta pilotaren nondik norakoak hautematen saiatuko dira.
2.ARIKETA
Bat-baten aurkako partidak egingo dira, buruz burukoak. 2 pertsona hasiko dira elkarren aurka jokatzen eta tanto batera egingo da partida. Tantoa irabazten duenak jarraitu egingo du eta beste tanto bat jokatuko du baino tantoa galtzen duenak kanpora irten beharko du eta ondorengoa sartuko da. Pertsona berak 3 partida jarraian irabaziz gero, hau izango da kanpora irtengo dena.
Bai lehenengo eta bai bigarren ariketak trinketean jokatuko dira eta honek gazteei esperientzia berri bat bizitzeko aukera emango die eta trinketean jokatzen ikasiko dute.
2. Frontoi motzean eskuz
1.ARIKETA
Ilara batean jarriko gara eta aro bat jarriko dugu paretean. Pilota mantentzen saiatuko gara eta hau ez bada posible aukera izango da atxikia egiteko, hau da pilota hartu eta ondoren botatzeko. Pilota arora sartzen denean, hau sartu duenak beste kide bat harrapatzera joan beharko du. Harrapatua ez izateko beste kideek alboko marratik irten beharko dute ihesi edota ezker horma ukitu beharko dute pilota aroan sartu duenak harrapatu baino lehen.
2.ARIKETA
Pilotaren kolpea kontrolatzen ikasteko, umeak frontisaren aurrean ilara batean jarriko dira. Pilota frontisaren kontra bota ondoren, kantxan dagoen konoa ukitu beharko dute. Ariketa honen helburua guztion artean pilota mantentzea da.
3. Frontoi motzean palaz
1.ARIKETA
Guztion artean pilota mantzentzen arituko gara norbaitek txapa jotzen duen arte. Txapa jotzean, txapa jo duen pertsonak beste kide bat harrapatzera joan beharko du. Harrapatua ez izateko beste kideek alboko marratik irtebbeharko dute ihesi edota ezker horma ukitu beharko dute pilota txapara bota duenak harrapatu baino lehen.
2.ARIKETA
Bikoteka jarriko gara eta bi biren aurkako partida bat egingo da.
4. Frontoi motzean zestaz
1.ARIKETA
Binaka jarriko dira gazte guztiak eta bata bestearen aurrean kokatuko dira. Zesta erabiltzen pixkat ikasteko elkarri paseak egingo dizkiogu beroketa modura.
2.ARIKETA
Bi biren kontra arituko dira. Kide bakoitzak zesta bat izango du eta honen erabilera ezagutzea izango da ariketa honen helburu nagusia. Horretarako, sakea egiteko pilota paretaren kontra eskuz botako dute eta hurrengo kolpeak zestarekin izango dira. Partidu bat balitz bezala jokatuko dute baina erraztasun batekin, pilotak bi bote eman ditzake. Partiduak kiniela moduan arituko dira.
LUZAKETAK
Ariketa guztiak egin ondoren eta entrenamenduari amaiera emateko, luzaketak egitea ezinbestekoa da. Horretarako, guztiak borobil batean jarriko dira eta gorputz osoko luzaketak egingo dituzte.