NOR GARA?
Kaixo,
Gu jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzia ikasten ari garen 4 ikasle gara. Naia Aleson, Ane Alcazar, Naroa Becerril eta Ane Amutxastegi. Talde bat sortu dugu euskal pelota landu eta birziklatutako materialarekin kirol honetaz gozatu eta ikasteko.
Gure taldearen helburua, gazteen artean euskal pelota zabaltzea eta hauek kirol honetaz disfrutatzea da. Hau aurrera eraman ahal izateko, erabilitako material guztia birziklatua izango dela aipatzea nahi genuke, honekin gazteak birziklapenaren inguruan kontzientziatzeko.
Topaketa hau 12-16 urteko gazteentzat antolatua izango da eta edozein dago bertara gerturatzera gonbidatua, topaketa hau guztiz inklusiboa izatea nahi bai dugu.