Gure proiektua aurrera eramateko, Iñaki Barrera Azkoitia BHI institutuko irakasleari hainbat galdera egitea erabaki dugu. Iñaki ia 20 urtez aritu da Azkoitiako gazteei gorputz heziketa irakasten eta honekin batera, euskal pelotaren munduaren inguruan hauei informazioa ematen, beti ere, ahal den einean, bere klaseetan material birziklatua erabiliz.
Gure asmoa azaldu eta gero gure galdetegiari ekin genion, hona hemen gure elkarrizketa:
1. Zer dela eta hasi zinen material birziklatua erabiltzen?
Ikastaro batean erakutsi ziguten nola berrerabili gauzak eta horren ondorioz hasi ginen, gainera ideia bikaina iruditu zitzaigun umeak ere kontzientziatzeko. Azkenean erakutsi nahi dieguna da gauza zaharrekin edo zakarretara doazenekin baliagarriak diren objektuak egin daitezketela beste ikasgai batzuetan erabiltzeko.
2. Zein material birziklatu erabil ohi duzu zure klaseetan?
Malabarak, zestapotoa, eta herri kiroletako gurpil jokoetarako erabili ohi ditugu; arroza, globoak, garbitzeko detergente poteak eta apurtutako gurpilak erabiltzen ditugu.
3. Zure ustez, eragina al du ikasleengan material birziklatua erabiltzeak?
Bai erakutsi behar da dauzkagun gauzekin gauza berriak egin daitezkeela. Eta probetxuzko gauzak gainera!
4. Nola lortzen duzu material hau?
Etxeko gauzekin edo interneten ikusitako bidioetatik hartzen ditut ideiak.
5. Zeuk sortzen al duzu materiala? Edota, zure klaseetan ikasleak sortzen ahal dute? Edota, etxetik ekartzen al dite egina?
Batzuetan irakasleek ekartzen dituzte, beste batzuetan ZIG gelakoek (gure institutoan gela bat dago gaixotasunen bat duten pertsonekin) egiten dizkigute materialak edota ikasleek ekartzen dituzte beraien etxetik eginak.