Genero berdintasun sustatzaile goi-mailako ziklo bat da. Barakaldoko Nicolas Larburu Lanbide Heziketako ikastetxea izan da lehena Hego Euskal Herrian genero-berdintasunari buruzko goi-mailako prestakuntza-ziklo bat eskaintzen. Genero Berdintasunaren Sustapena izeneko zikloak bi mila klase-orduko iraupena izango du bi urtez, eta horietatik 380 enpresetan praktikak egiteko izango dira. Klaseak euskaraz eta arratsaldeko txandan ematen dira.

Genero-berdintasuna legearen aurrean gizonak eta emakumeak berdinak direla dioen printzipio konstituzionala da. Horrek esan nahi du pertsona guztiok, inolako bereizketarik gabe, eskubide eta betebehar berberak ditugula Estatuaren eta gizarte osoaren aurrean.