Aurten batez ere konturatu gara gutako bakoitzak abilezia desberdinak dituela, eta dibertsitate horrek oso aberasgarria izan dela iruditu zaigu. Gure egunerokotasunetik ateratzen den minor batean sartu gara eta honetan gutako bakoitza ikusgai geratu da besteen aurrean, beraz, aukera izan dugu bakoitzak dituen trebetasun desberdin horiek ikusteko eta aldi berean ulertzeko zergatik gara garen modukoak, hortaz, polita izan da horiek partekatu eta bizi ahal izatea.
Hilabete hauek hitz baten bidez azaldu behar bagenitu "berezia" hitza erabiliko genuke. Klasean sortu dena, eta baita gure artean sortu dena, oso berezia izan da. Bakoitza mundu desberdin batetik gatoz, eta hemen, dramatizazio minorrean elkartu gara ikaragarrizko esperientziak elkarrekin bizitzeko. Uste dugun baino gauza gehiago ikasi ditugu aurten, erraz bereganatzen ez diren balioak, eta hau bakarrik ez da lortzen. Guztion papera berezkoa izan da, eta ez soilik gurea, irakasleen eginkizuna ere funtsezkoa izan da sortutako guztia errealitatea egiteko.
Ordea, bakoitza mundu bat da eta nahiz eta esperientzia desberdinak bizkarrean eraman, denok leku berean elkartu gara antzeko gauza jarraitzeko asmoz. Gutako bakoitza bere prozesu pertsonalean dago eta nahiz eta banaka izan, gure arteko kooperazioa eta laguntza funtsezkoa izan da hori lortu ahal izateko.
Bestetik, gure taldean aipatuko genukeen beste hitz gakoa "laguntza" da, esan bezala bakoitzak bere xaletasunak ditu, baina aldi berean, bere zailtasunak ere. Prozesu honetan zehar zailtasun kolektiboak izan arren, indibidualak izan ditugu ere, eta horietarako beti egon gara prest talde bezala pertsona horri laguntzeko. Egia esan, talde bezala oso ondo moldatu gara hasieratik eta komunikazioa sustatu egin da.
Hori dela eta, ikaskideak soilik ez garela uste dugu, esperientzia honek batu gaitu eta gure artean beste harremana sortu da klasetik kanpo, beraz, lagunak garela esan dezakegu. Ondorioz, aurten irabazi dugun beste gauza bat da gure bizita ikaragarrizko pertsonekin partekatzeko aukera.
Aitzitik, betidanik erakutsi gaituzte lanak guztion artean egin behar ditugula, eginbeharrak bananduz, berdina aportatzeko asmoz. Baina, nahiz eta garrantzitsua izan metodo hau erabiltzea noizean behin, beste metodo desberdin batzuk existitzen dira ere. Beraz, honekin esan nahi duguna da, lan desberdin asko egin behar izan ditugunean, erabilgarria dela ere, bakoitzak arduratzea errazago egiten dituen gauzetaz. Honek ez du esan nahi besteek ez dutela hori egin behar, baina, baliteke kasu batzuetan gauza asko egin behar izan ditugunean errazagoa izatea ardurak banatzea eta bakoitzak egitea trebetasun gehiago duen lanak. Edota, erraztasun gehiego duen pertsonak besteei partekatzea bere jakindura ere metodologia ona iruditzen zaigu, lanekta aberasgarriagoa izan dadin.