IPUIN MUSIKALA
Guk aukeratutako ipuina "Lehoia eta ardia" izenekoa da. Honako hau narratuz eta instrumentuak erabiliz, ipuin musikatua bihurtuko dugu. Ikasleekin egiteko pentsatuta egon da momenturo, eta beraiekin dinamika honek oso ongi funtzionatzen duela argi dago, ipuinak jada ongi funtzionatzen badu, instrumentuak sartuz honekin soinuak sortuz eta motibazioa handituz, oraindik gehiago. Hona hemen guk sortutakoaren bideoa:
2. DANTZA MUSIKATUA
Guk aukeratutako abestia ''Baloreak'' izan da. Honetan, elkartasuna nabarmentzen da, eta guk horregatik aukeratu izan dugu, gure taldean elkartasun handia dagoelako, kooperazioa eta gure arteko harremana oso estua izaten ari da, gure arteko laguntza eta babesa zainduz. Hortaz, oso motibatuta gauzatu dugu dantza. Hori ikusteko gogoa baldin baduzue, klikatu beheko bideotan!