Irakasgai honetan egin ditugun meditazioak irakasgai honetako eta minor honetako puntu eta ideia guztiak batzea eragin du, hari eroale baten moduan. Halaber, gai izan gara gure sentimendu desberdin guztiak bizitzea K6 eta ikasturte honen prozesu guztian zehar.
Irakasleak, gure emozioei eta egoerei aktiboki entzun eta gero, meditaziora hasten ginen. Hasieran, musika ezartzen zuen guk begiak itxita edukiz eta gure gorputzarekin konektatu nahian. Ondoren, hitz egiten hasten zen; beti behetik gora; oinetatik burura iritsi arte. Hauek nahiz eta askotan guztiz konektatzea ez lortu, duten helburuak lortzen dituztenean oso erabilgarriak eta egokiak direla uste dugu. Horregatik, honi zatitxo bat ematea garrantzitsua iruditu zaigu, irakasleak eman dizkigun baliabide eta bide ezberdinei garrantzia emateko.
Kontuan izan behar dugu bakoitzak bere momentua duela eta ez da erraza meditazio batean murgiltzea. Batzuei meditazio edo hausnarketa puntura ailegatzea errazago iruditzen zitzaien bitartean, besteei gehiago kostatzen zitzaigun, eta errazago deskonektatzen ginen meditazio horretatik. Baina hori entrenatuz agian hobetu genezake.