Guk klasean planteatutako performance-a ikusi nahi izanez gero, EHU-ko esteka hemen jarraian izango duzue, hor baitago bideo osoa! Hala ere, hemen utxiko dizuegu horri buruzko hausnarketa bat.
https://ehutb.ehu.eus/video/magic/vbzpj944z2ssk4ksos0wogs8g0ss04
Gure buruan sortzen dugun performance baten irudia, egoeran eta errealitatean murgiltzean erraldoia sortzen den eta zailtasunak dauden errealitatera bihurtzen da. Gure taldean hiruk ekintza honen sorkuntzan parte-hartu zutenez, beraien ikuspuntua besteona baino ezberdinagoa izan da.
Beraiek zituzten ideiak mordoak ziren, eta zituzten materialekin sortu zituzten helburu eta baloreak oso landuta zituztela sentitzen dute; baina egoerak sortu zituen zailtasunekin (eguraldia, covid, denbora falta praktikan ezartzeko...), horiek aplikatzeko zailtasunak egon zirenez, beraien emozioa frustrazioa izan da.
Besteak beste, askotan idealizatuta ditugun ekintzak horrela aterako direla uste dugu, eta ez gara ohartzen finkatutako gauzaren bat ondo ateratzen ez bada, “B plan” bat izan behar dugula beti. Bizitzan ez da dena uste dugun bezala ateratzen, horregatik garrantzitsua da irtenbide berriak bilatzen jakitea.
Sortzaileak izan ez ginenak, hasieran inpaktu handia izan genuela azpimarratu nahi dugu. Hasieran gure arreta eta beraien aurkezpena unkigarria izan zen: denak beltzez, kartelekin, filan, kanpora ateratzen, kamara bat… Profesionalitate hitzarekin definituko genuke. Kanpora ateratzeko ideiak beste irudi bat eman diola proiektuari uste dugu, sozialagoa edo publikoa izanez; guztion parte-hartzea, hau da, mundu osoaren parte-hartzea positiboki hartuz eta hori bilatuz. Egia da, iritsi ginenean galduta aurkitu ginela eta irizpide gehiago edukitzeko falta nabaritu genuela. Pixkanaka ulertzen hasi, eta ideia asko gustatu zitzaizkigun: adibidez, hezkuntza koloreztatu.
Amaitzeko, gure partaidetzaz harro gaudela adierazi nahi genuen; batik bat, beraien ideiaren profesionalitateak inpaktatu egin gaituelako. Egia da, guk ikasle maila daukagunez, ez zela atera beraiek uste zuten moduan; baina gure ustez horrek praktika, esfortzu eta inplikazio gehiago behar duela; non horretarako denbora falta izan zuten. Horregatik, ideia ona zela uste dugu eta irakasleak esan zuen moduan: “Ez dugu ondo egitea bilatzen, baizik eta esperimentatzea eta horretatik ikastea”.