Egia esan, hainbat emozio desberdin bizi izan ditugu hilabete hauetan zehar. Aurten ikt-ko irakasgai hau zonalde segurua bihurtu da gure kezkak eta emozioak naturaltasunez transmititu ahal izateko, entzuketa aktiboa protagonista izanez. Egunerokotasunean bere laguntza eta hurbiltasuna sentitu dugu eta horrek ere bultzatu gaitu gure emozioak azaleraztera. Izan ere, aurten inoiz baino asertiboagoak jokatu dugu klasean eta hori laguntza handiko izan da da gure bizitza pertsonalean.
Beste, berarekin izandako elkarrizketetan lortzen zuen ikuspuntu global bat izatea, azken finean guk bakarrik bereganatzen dugu ikaslearen posizioa, ez irakaslearena edo unibertsitatean egondako egoera. Horregatik, interesgarria izan da erantzuna nahiz eta pertsonala izan. Azken finean objetiboa da eta, inguruneko faktoreak kontuan izanda, kanpoko faktoreak ikustea ahalegindu da, erantzun osatuago bat emanez.
Momentuan behar genuen espazioa eman zigun ahal zuen neurrian eta hori laguntza handikoa izan da gure minorreko prozesu osoan zehar. Beste irakasgai batzuetan oso estresatuak geunden heinean, hau lasaitasun gunea izan da erreflexionatzeko edota hausnartzeko.