Xabi Arnalek egindako poema honetatik abiatu eta Stop motion batzuk egin genituen, haien artean bi aukeratuz.
Orokorrean guztiok ideia berdintxuekin heldu gara partekatzeko momentura, izan ere, gorputzarekin letrak egitea edo marrazkien bidez textualki poemak esaten zuena adieraziz.
Hala ere, poema hau interpretatzeko aukera amaigabeekin aurkitzen gara.
Honekin lotuta, hain literalki irakurtzetik at dauden bi stop motion aukeratu ditugu, izan ere, ideia sinpleenak metafora polit bat eragin zuten.
GURE STOP MOTION-ak
Muxuaren ideia ideal bat hartu genuen oinarritzat, izan ere muxuak zoriontasunarekin lotzen dira, eta hauek kolore biziekin eta ezberdinekin.
Muxuen prozesuan eta hauetara ailegatzeko, hainbat etapa ezberdin bizitzen ditugu, hauek kolore berdinen tonuekin plasmatzen dira, gainera ezagutzen ditugu gauza edo momentu guztiak alde zoriontsu bat eta beste alde ilunago bat daukate, bizitza bezala.
Adierazi berri dugun prozesua bukaerara ailegatzen denean, bizipen guztiak elkartuz eta muxuei amaiera edo hasiera emanez, pasioa etortzen da, gure kolore gorria errepresentatuz.
Eskuek adierazi eta komunikatzen dutena indartu nahi izan dugu. Nahiz eta eskuei askotan garrantzi gutxi eman, gorputzeko beste atal batekin konparatuz, ez gara konturatzen benetan duen esanahiaz.
Horregatik, egunerokotasunean edozer azaltzeko baliagarria eta ezinbestekoa da, baita pertsonen arteko konexioak eta harremanak sustatzeko eta sendotzeko ere.