Objektu ezberdinak erabili behar ditugu proiektu honetan, non bi metodoz osatuko ditugun: argazkiak eta bideoak. Bi hauek sortzeko, taldekide bakoitzak objektu bati beste esanahi bat emateko helburua izan du, honekin jolas sinbolikoa bultzatuz.
PARTAIDEEN ARGAZKIAK ETA HAUEN GOGOETAK
Iratxe Pinto Doval- Kolorea eman mundu grisari!
Egia esan, ez dakit oso ondo nola sortu zen ideia hau. Edalontzia eskuan nuela eta, ‘’koletero’’ hori ikusi nuen eta elkartu nituen. Kolore biziak zituenez, lore bat bezala irudikatu nuen, baina horretarako, erdian zer edo zer faltatzen zela nabaritu nuen. Beraz, nire mahaira joan horretan jartzeko zerbaiten bila eta txanpon hori hartu nuen. Izenburu hori jartzea erabaki dut, batzuetan, nahiz eta gure buruarekiko gaizki egon, positiboki jokatu behar dugu, ez dugu utzi behar sentimendu txar horiek gure egunak zapaltzea. Horregatik uste dut oso garrantzitsua dela beti zerbait positiboa ikustea eta horretara hurbiltzea momentu txarretan.
Halaber, orain argazkia ondo ikusita, planeta modukoa izan daiteke ere bai.
Leire Moreiro Soto: Irudimenak ederrago egiten gaitu!
Nire amarekin etxean nengoela, biak garagardo bat edaten geunden bitartean hitz egiten ari ginen: aiton amonen inguruan, familiaren inguruan, bere lanari buruz, Covid19 buruz… eta nik bat batean, elkarrizketa hauek ekiditeko nahian, jolas bat erakutsi behar nioela esan nion: alfabetoa esaten duzun bitartean, letra bakoitzeko garagardoaren “txapa” edo “irekitzeko tresna” tolestu behar duzu. Latatik separatzen edo pieza askatzen den momentuan esaten duzun alfabetoko letra horrekin, zure maitakor pertsonaren izena hasten dela. Berak tontakeri bat zela ikusterakoan, esan zidan: “merezi duzu txapa hori zure aurpegira botatzea”. Nik orduan, belarritako moduan ezarri nuen, momentu hori beti gogoan edukitzeko eta nire amak reto moduko bat ezarri zidanez, lortu ahal nuela eta irabazi egingo niola erakusteko modukoa. A zer tontakeri ederra.
Cristina Mikelez - Nire bizitzaren zati bat nirekin.
Maskor hauek Ibiza eta Mallorcako hondartzetatik hartu nituen oporretan joan nintzenean. Urpean igeri egiten ari nintzen, eta gustuko nuen bat ikustean, ahal nuen bezala gorde eta hareara eramaten nuen. Nire bizitzako denbora asko ematen dut itsasoan, eta orain dela gutxi denak batera ikusi nituen eta pentsatu nuen: zergatik ez eraman nirekin zoriontsu egiten nauenaren zati bat? Beraz, pentsatu nuen hori guztiekin lepokoa egitea eta itsasoa egunero hurbilago sentitzea.
Amaia Ruiz de Mendoza - Inspiratua barne barnetik.
Inspiratua sentitzen nintzen egun horretan, izan ere klip asko erabiltzen ditut paper eta dokumentu ezberdinak antolatzeko. Honekin batera, txikitatik guztatu zaidan mundu batekin elkartzeko auekra izan nuen, beraz, marrazteari ekin eta dantzari bat irudikatu nuen, klip-ak tutua izanik.
Hala ere, klip-ak era edo modu askotan erabiltzeko aukerarekin aurkitzen gara, irudimenari ekin!!
Naiara Izaga Perez -
Zaila iruditu zait objetu bati bere funtzioa aldatzea, uste dut hain sartuta ditugula edozer gauzaren mekanismoak edota arauak, non askotan kostatzen zaigu gure sormena haratago joaten utzi.
Nire kasuan bueltaka egon nintzen etxetik inspirazioa bilatzen, eta momentu batean nire logelan egonda, konturatu nintzen aurretik jada aldatzen ditudala batzuetan objetuen erabilera. Hau da, kasu honetan maskorra erabiltzen dut belarritakoak gordetzeko eta oso praktikoa iruditzen zait.
Jokin Garitaonandia Aguiriano - Sormenaren etxea.
Urtero, zenbat jostailu erosten dira? eta hauetatik, sormena eta irudimena zeintzuk garatzen dute? Galdera hauek pasa den egunean, antzerkian geundela, bururatu zitzaizkidan, klaseko pertsona batzuk gabonetako jostailu albistei buruz hitz egiten hasi zirenean. Baina benetan hainbeste jostailu beharrezkoak dira? umeek jostailuekin jolasten dute edo jostailuek umeekin?. Nik erentzuna argi daukat, horregatik nire gelan argazkian agertzen diren materiak egongo ziren, umeek haiekin esperimentatzeko eta sortzen ikasteko.
Sortu dugun bideo kolektiboan, kooperazioa eta ezberdintasunak landu nahi izan ditugu. Sei pertsona gara taldean, eta aukeratu ahal izan genuen horietako baten ideia eta horrekin istorio bat sortu; baina gure sei partaideen ideiak onak izan direnez, guztiak elkartu nahi izan ditugu aberasgarritasuna landuz eta parte-hartzea sustatuz. Gure taldeko lankideak baloratuz eta denon ideiak bultzatuz. Guztion ideiak errespetatu eta zaindu nahi izan ditugu, inoren lana eta ideiak ez gutxiesteko, hau da, inklusioa landuz.
Gure ideiak elkartzeko momentuan, Naiara izan da lehen partaidea. Telebista irudikatzeko erabili duen objetua, labe bat izan da kasu honetan; eta bokatak aldiz, maskariliak. Honekin kritika moduko bat sortu nahi izan du, maskariliak gaur egun pil pilean dauden objetuak direlako, eta berak irentsi egin nahi dituelako. Ez dago beste modurik, ez dago aukeratzeko eskubiderik; horrela da, eta punto. Aldi berean, desinfektatzailea erabiltzen da maskarilen osagaiari amaiera bat emateko eta bi ideei ondorio bat emateko. Gaur egungo egoera irudikatzeko helburuarekin.
Hurrengo bideoan Leire agertzen da. Naiarari jarraipena emanez, labea irekitzen du bere ideiari jarraipena emanez eta eskuak garbituz gel-a eman ondoren. Leirek beste ideia batekin lotzen du, betaurrekoak erabiliz ilea aurpegitik kentzeko. Honekin esan nahi duena, bizitzan arazo dezente eta oztopo asko aurkitzen ditugu jada, gainera orain egoera honetan aurkitzeko eta hau gehiago txertatzeko. Askotan gehiegi egiten zaigu lehen bizitza “normaleko” eta oraingo arazoak lotzea, lehen asko ziren eta. Horregatik, betaurrekoak aurpegitik ileak kentzeko erabiltzen du, metafora moduan. Dena batzen da, tontakeri batek molestatzen gaituen punturaino. Amaieran, lotura emateko hurrengo pertsonari, objetu bat bidaltzen dio pelota moduan.
Hirugarrenik, Iratxe agertzen da, Leirek botatako objektua panpin bat bihurtuz. Panpin hori aukeratu du ‘’Minion’’ bat delako eta bere marrazki bizidun gustukoenak direlako. Hortaz, erabaki zuen berarekin boloetara jolastea. Gaur egungo egoera dela eta, zailtasun handiagoak daude mota honetako jolasak gauzatzeko, eta batzuetan, batez ere haurrekin, horiek ordezkatzeko beste jolas mota ere planteatu behar ditugu, horregatik ideia ona izan daiteke panpin horretaz gozatzea beste jolas batean aritzen den bitartean, boloak kolorezko boteak eta panpina boloetara jolasteko bola izanda. Jolasa amaitzean, bolo guztiak lurrera botatzea lortzen duenez, poztasun handiz Cristinari bere panpina goruntza botatzen dio.
Cristina euri azpian dago baina Iratxek jokatzeko duen gogo berbera du. Euritakoa itxi eta golf makila modukoa erabiltzen du eta ur botila bat jotzen du. Ur botila bizitzen ari garen egoera ordezkatzen du. Egoera hau amaitzeko irrikitan dagoenez pikutara bidaltzen du. Jokini bidaltzen dio.
Jokinek ur botila jasotzen du. Hasiera batean aterki moduan erabiltzen du, baina erabilgarria ez dela ohartzen da. Hori dela eta. ur botila Amaiari bidaltzen dio.
Azkenik, Amaiaren tanda ailegatzen da, izan ere, Jokinek bidalitako botila pilota baten moduan ailegatzen zaio. Hau, modu batean hasierako egiturarekin elkartzeko, labean sartzen du. Izan ere, bideoa bukatzeko egoera nahiko interesgarria izango litzateke, guztia berriro hasteko aukera ematen duena, zirkulu itzi bat sortuz.
Bideoa bukatu ostean, hausnarketa moduan esan behar dugu konturatu garela askotan gauzak oso azkar egiten ditugula. Hau da, gure kasuan, ez dugu oso ondo neurtu denbora. Hori kontuan izanda, uste dugu hori egiteko ohitura dugula gauzak gaizki egitearen beldurra dugulako. Gure ustetan, horretaz ohartzea oso garrantzitsua izan zaigu, etorkizunarekiko baliagarria izan daitekelako; beraz, ‘’iritzi konstruktibo’’ bezala hartu dugu.