Nola interpretatu duzue irudi hau? Zer etorri zaizue burura?
Guk, burura etorri zaiguna azaltzeko, collage ezberdinak sortu genituen: irudi honek gogorarazten digun zerbait ilustratzeko eta kontrako esanahia emateko beste collage bat sortuz. Hona hemen guk sortutako bi collage-ak.
Gure collage irudien gogoeta egiteko, hodei kaiola irudi honek guri esan nahi gaituena azalduko dugu, honi erreferentzia egingo diogulakoan. Sozialki, askotan giltzapetuta sentitzen gara, bai behartzen gaituztelako eta baita gure erabakia izan daitekeelako. Gure aukera ez denean, nahiz eta guk asko nahi zerbait, nola izan, zer egin… sozialki badaude giltzapetuta dauden kontzeptuak, eta hori bazara; ez zaude sozialki barne. Baztertu egin ahal zaituzte eta giltzapean utzi arraro bezela; ezberdin bezela. Baina guk ere egoera hauek aukeratu ahal ditugu askotan konturatu gabe. Eroso gauden egoera bat badaukagu, eta bizitzan zerbaiti aurre egin behar badiogu, askotan kaiola batean sartzen gara egoera horri eutsiz, arazoei aurre ez egiteko helburuarekin. Mugak kasu honetan, guk geuk sortzen ditugu geure buruan.
ESANAHI BERBERAN OINARRITUZ
Lehen adierazi dugun sentimendu berdina hemen ikusi dezakegu, hala ere, hau banakako erabakia ez izanda.
Izan ere, nahiz eta haurra kanpoan egon, bere barnean etxean dagoela sentitzen du, giltzapetua.
Bere bizitza kanpotik ikusten du, beste pertsona bat balitz bezala, askatasun eza sentituz.
Argazki edo egoera honetan, faktore asko egon daitezke segun eta pertsona bakoitzaren egoera.
KONTRAKO ESANAHIA
Aske sentiarazten gaituen prozesua, libre.
Bere buruan zeukan arazoa uzten joaten du, puxika bat balitz bezala.
Horrek lehen zituen kateak apurtzea eragiten du, kasu honetan, mentalki libre bilakatuz.
Buelta handiak ematen dizkiogu arazo handiak direla pentsatzen dugulako. Arazo handiak ez direla konturatzen garenean aske sentitzen hasten gara. Laburbilduz, gure barneko kateak apurtzeko momentua da.