Argi izpi bat jaio da gizarte ilun, lehor eta berdintsu batean; baina berdintasun horren artean bera dago, jaio berria. Jaio den momentutik ezberdina dela ikusi daiteke. Ez da besteen modukoa, argitsua, mugitua eta ezberdina da.
Bere burua lore moduan identifikatzen zuen, belar askoren artean. Ezberdina sentitzen da, konotazio negatibo eta positiboak alde batera utzita. Ez daki sozialki dauden etiketak existitzen direnik, ez daki ezberdintasun honek konotazio negatiboa eduki ahalko zuenik. Bere buruan: ezberdina da eta punto.
Gaztea da, baina pixkanaka handitzen doa. Pertsona altuz, ilunez, serioz...dago inguratua. Bera aldiz, txikitxoa eta berdea da. Berriro ere “ezberdin” hitza agertzen zaio buruan. Txarra izango da ezberdina izatea? Bakartia eta apartekoa izatearen ideia buruan bueltaka dauka… Zergatik jaio izan beharko zen bera ezberdin, eta ez besteen modura?
Handitzen doan heinean, konturatzen doa ez dela sozietatean bere inguruneko pertsonen modura txertatzen, zailtasunak ditu, gustu, ilusio, pertsonalitate, izaera… ezberdinak ditu. Bera ez da inguruneko pertsonen modukoa eta horregatik, kanpo dagoela sentitzen hasten da. Lehen pozik zegoen ezberdin izateagatik, orain aldiz, ez hainbeste.
Gizarteak boterea dauka, berarengan boterea. Honen ondorioz...tristura eta gorrotoa ailegatzen da bere bizitzara, bere burua gorroto du. Lehen, munduko errege sentitzetik, ezberdintasun horrek konotazio negatibora pasaz, kezkatu egiten da gizarte honetan sobratzen den zaborra dela pentsatuz.
Dena galduta zegoela pentsatzen zuen momentuan, bat batean bera jaio zen momentura eraman zion beste gizarteko pertsona batek: ezberdintasun bat zuela ikusi zuen, eta bere burua erreflejatu zuen beregan. Ez zen ezberdina zen pertsona bakarra. Hitz egiten egon ziren eta beste pertsona ezberdin honek esaten zituen gauzak, oso positiboak ziren. Ez zuen gehiago gaizki sentitu nahi, ez gutxienez ezberdin izateagatik. Beraiek zuten zorte modura ikusi behar zuten, besteek ez dutena edo erakutsi nahi ez dutena.
Pertsona bat ezagutzetik, milaka eta milaka pertsona izugarri, alaitsu eta maitakor ezagutzera pasa zen, berdintasunaren alde zeudenak ezberdintasuna honen barnean sartuz. Denok ezberdinak gara, baina batzuk ezberdin izate horri garrantzia eta protagonismoa ematen diogun moduan, beste batzuek ezkutatu egin nahi dute, gizartean dauden milaka arazorengatik. Horregatik, bere bizitza osoan zehar ezberdin egiten zion horri indarra eman, eta beste pertsonengatik zerbait egin ahal bazuen, egingo zuela proposatu zion bere buruari.
Inork ez du sufritu behar ezberdin izateagatik, izaera edukitzeagatik… Dibertsitatea bultzatuko zuela esan zuen, inklusioa eta zergatik ez, berdintasuna ezberdintasunean oinarrituz.