Emakume eta nesken eginkizuna ehungintzan

Emakumeen papera oso garrantzitsua izan da ehungintzaren historian. Garai batean, ehungintzaren ezaugarrietako bat emakume asko zituen sektorea izatea zen, beste lanbide askotan ez bezala. Bergara da ehungintzaren herria, eta herri berezia da horregatik. XX. mende hasieran, emakumeak Bergarako ehungintza-industriako langileriaren atal garrantzitsua ziren. Kotoia kardatzea, irazkitzea eta ehuntzea emakumeek bakarrik egiten zuten lanak ziren, seguru asko esku-trebetasun handiagoa behar baitzen. Emakumeek gizonezkoek baino aukera gutxiago zuten ikasteko, eta, horrenbestez, baita lanerako aukera gutxiago ere. Mendea aurrera joan ahala, aukerak ugaritzen joan ziren.

Ehungintzako atalean mutikoak, eta irute atalean, berriz, neskatoak oso talde garrantzitsuak ziren. 1892an, Algodonera de San Antonio enpresak guztira 165 langile zituen, eta horietatik 40 eskola-adinean zeuden adingabeak ziren, askotan lanaldi erdia lantegian eta beste erdia eskolan egiten zituztenak. Batzuetan, emakumeak ziren kopuru handi batean, gizonak eta haurrak baino gehiago.

1903ko datuek argi erakusten dute emakume gehientsuenak oso gazte hasten zirela lanean eta ezkontzean lantegia uzten zutela. Esate baterako, 163 emakume zeuden urte hartan Algodoneran eta horietatik %29a 16 urtetik beherakoak ziren.

Lanerako, enpresako buruei neska gazteak eta haurrak interesatzen zitzaizkien errentagarriagoak zirelako -esperientzia zuten gizonezkoei askoz ere soldata altuagoak ordaindu behar izaten zizkieten-. Egoera hau enpresariek ere bultzatu zuten, lantegietan haurrak eta emakumeak eskulan gisa izateak, soldatetan gastu gutxiago eta ondorioz etekin handiagoak ekartzen zituelako.

1877. urtean emakumeen % 10 baino gutxiago zeuden lanean eta 1930. urtean berriz, % 30a baino gehiago. Katalunia eta Euskal Herrian emakumeen parte- hartzea handiagoa zen. Emakumea esku-lan merkea kontsideratzen zen eta ardurako postuak ez zizkieten ematen formakuntzarik ez zutelako. Aurrerago esan bezala, kotoia kardatu, irazkitu eta ehuntzea emakumeek bakarrik egiten zuten lanak ziren, seguru asko esku-trebetasun handiagoa behar baitzen.

Beraiek burutzen zituzten lan ezberdinak honako hauek ziren:

Tejeduría: Rodeteras, encanilladoras, retorcedoras, urdidoras, tejedoras, limpiadoras

17A Movilla, Fernández y Cia lantegiko ehungintza ataleko egunsarien erregistro-liburua, 1934 eta 1936 bitartekoa

Bergarako Udal Artxiboa, Movilla fondoa, 23 C/0029-000

17B Movilla, Fernández y Cía lantegiko ehungile baten asteko soldata, 1935ko azarotik 1936ko urtarrilera arte

Bergarako Udal Artxiboa, Movilla fondoa, 23 C/0029-000

XIX. mendearen erdialdean emakume gehienek nekazari lanetan ziharduten eta XX. mendean aldaketa eman zen berriz. Emakumeak 3. sektorea eta industria lanean barneratu ziren. Emakumearentzat egokiak iruditzen zitzaizkieten lanpostuak elikagaiekin eta ehungintzarekin zuten zerikusia. XX. mendean industriaren emakume langilearen eredua gorulariak eta ehuleak ziren. Lanean zeuden emakumeak formaziorik gabeko lanak, esku lanak eta espezializazio gutxi behar zutenak egiten zituzten. Lan baldintzak gogorrak ziren eta hauen lanaldia 11 edo 14 ordukoak ziren. Gainera, lan berdinagatik gizonezkoen %50 edo %60 gutxiago kobratzen zuten.

Irute eta ehundegiko lanak baldintza nahiko onetan egiten ziren garai hartarako. Hala ere, irundegian kotoi zuntz txiki asko egoten zen airean.

Emakumeen soldata gizonezkoena baino askoz ere apalagoa zen. XIX. mende bukaeran, arduradun batek 9 erreal irabazten zituen eguneko, eta ehuntzaile batek, 7 erreal. 1905ean, ehungintzako ataleko emakume batek 12 pezeta irabazten zituen hilabeteko.

Oro har, soldatak burdingintzaren industriakoak baino baxuagoak izan dira beti. Iraztatzaileek eta ehunlariek askotan primen arabera egiten zuten lan, hau da, egindako oihal metro kopuruan arabera ordaintzen zitzaien. 1950 inguruan ondo irabazten zutela jotzen zen.

Industrializazioaren garapena ematen joan zen bezala, emakumearen lan egoera ere aldatu egin zen. Hirien hazkuntzak eta fabrikak gero eta jende gehiago behar izateak emakumea lan mundura irtetea eragin zuen. Emakumeek industrializazio prozesuen ere beraien lekua izan dutela esan daiteke. Askotan pentsatzen denaren aurrean, emakumeak lan mundura sartzeko pausua ez da azkeneko urtetako gauza. Hauek lan zehatz batzuetan aurki ditzakegu historia guztian zehar; ehungintza sektorean, zerbitzu domestikoan, maistra gisa…

Lan baldintzak ehungintza sektorean

  • Lan jarduna: egunero 11 eta 14 ordukoak

  • Lan egunak: astelehenetik larunbatera arte

  • Lan-adina: neskatoak eta mutikoak lanean

  • Gaixotasun eta bajak: zarata, muturreko tenperaturak, makina arriskutsuak, kutsadura (hautsa, lurrunak, hezetasuna …), sustantzia toxikoen presentzia…

18A Algodonera de San Antonio lantegiko emakume langileak eskaileretan jarrita, 1896

Bergarako Udal Artxiboa, Udal artxiboko bilduma. Jabea: Tavex, R000427

18B Algodonera de San Antonio lantegiko emakume langileak eskaileretan jarrita, 1896

Bergarako Udal Artxiboa, Udal artxiboko bilduma. Jabea: Tavex, R000428

Emakumeen berezitasunak

Emakumearen inguruan neurri bereziak hartu ziren garaiko mentalitatearekin bat zetozenak. Horrela emakumeak gauez lan ez egitearen aldeko neurriak hartzen ziren XX.mende hasieratik, hauek gauez etxetik kanpo egoteak sor zezakeen arazo morala zela eta.[1]

1892. urtean emakumeak industrian eta lurpeko lanak egitea debekatzen zuen legea ezarri zuten, nahiz eta lan hauek emakumeentzako ez ohikoak izan.

Amatasunaren inguruan hartutakoak dira neurri aipagarrienak, emakumearen funtzio natural gisa hartzen baitzen. 1900eko martxoaren 13ko legea onartzetik aurrera amatasunagatik deskantsuak eta behin lanean hasitakoan umeei bularra emateko denbora zehazteko saiakerak eman ziren.

Deskantsu hauek ordainduak? Destajuaren kasuan ziur ez. Saikerak ziren legea betetzen zen edo?

Lege hau sortzeko arrazoi garrantzitsuenetako bat emakume eta umeen egoera aldaketa arintzea izan zen. Hauek babesteko asmoz egin ziren aldaketa hauek, talde ahul bezala kontsideratuak zeudelako. Lehenik eta behin, langilearen exijentzia fisikoa aldatu nahi zen, esfortzua jasangaitza baitzen.

Baina azpimarratu beharrekoa da, horrelako legeek ez zutela inongo ikuspegi feminista, emakumearen papera esparru domestikoarekin erlazionatzen zenez, espazio publikoan aritzen ziren emakumeak orokorrean gaizki ikusirik zeuden. Garai horretan emakumea eta ama izatea sinonimo ziren, hori baitzen beraien funtzio naturala.

[1] Andoaingo Algodonera, bertako. langileak eta emakumeen. ezaugarriak. 1857-1965. Fátima GONZÁLEZ. Mónica MARTÍNEZ

Ley de 13 de Marzo de 1900 fijando las condiciones del trabajo, . d~ las Illujeres y de los niños.


Dokumentu originala ikusteko esteka:

Emakumea eta lanarekiko baldintzen bitxikeria batzuk

  • 1892an, gizonen eta emakumeen arteko elkarbizitzak zuzendaritzakoak kezkatzen omen zituen. Izan ere, lanaldia amaitzean, emakumeak gizonak baino bost minutu lehenago irtetea agindu zuten.

  • Garai berean, titiko umeei jaten emateko gela bat ere jarri zuten lantegian, horrela amak haurrei titia han bertan emateko.

  • Gaur egun hain aipatuak diren ingurumen-arazoak berehala agertu ziren garai hartan ere. 1893an, arropa garbitzaileak kexu ziren, lantegiak “ibaiko ura zikintzen zuelako”, eta garai hartan beste irtenbiderik ez zegoenez, isurketak gauetan bakarrik egitea adostu zen.

  • 1900. urtean agertzen dira 10 urtetik beherako haurren lana debekatzen duten lehen lan legeak; emakumeen lanaldia 11 ordutan murrizten dute.

  • Garai haietan emakumearen soldata gizonezkoena baino askoz baxuagoa zen. XIX. mendean gizonezko laguntzaile batek 9 erreal irabazten zituen eta emakume ehule batek berriz 7.

  • 1905. urtean irundegian lan egiten zuen emakumeak 12 pezeta irabazten zituen, gaur eguneko 0,072 zentimo.

Lan-harremanak

Lan-harremanak ekoizpen-prozesuan ezartzen den lanaren eta kapitalaren arteko lotura da. Lotura edo erlazio horretan, lana egiten duenari langilea deitzen zaio eta kapitala jartzen duenari enpresaria edo enpresaburua. Lan bat egiteko baldintzak lan kontratuaren klausulek arautzen dituzte. Bi aldeen, enpresa kontratatzailearen eta kontratatutako langilearen arteko akordioak biltzen dituen agiria izango da.[1]

Baina lan kontratuak ez dira beti existitu, ez da beti egon dokumentu batean idatzitako eta itundutako lan-kontraturik; batzuetan, hitzezko akordioak egiten ziren, eta lan-egoera ez zegoenez zehaztuta, hau da, lan-araudirik ez zegoenez, gehiegikeriak eta ustiapenak gertatu ziren.

Industrializazioa hedatu ahala langile-mugimendua ere garatuz joan zen, lan baldintza hobeak eskatuz. XIX. mendearen bukaeran gobernuek legeak ezarri zituzten kontratuak eta lan-baldintzak erregulatzeko asmoarekin; hala, langile-klasea pixkanaka hobetzen joan zen.

Lehen industria-iraultzan, fabriketan lan egiten zuten hirietako biztanleek eta hirietara lanera joandakoek hazkunde azkar eta desorekatuak eragindako baldintza kaskarrak jasan zituzten. Hirietan ez zen planifikatu jende hori nola hartu eta langileak eta haien familiak pilatuta bizi izan ziren langile-auzoetan, askotan egoera osasungaitzean.

Industrializazioa hedatu ahala, langile-mugimendua ere garatuz joan zen. Hainbat ideologia eta korronte sortu ziren langile-klasearen barruan zein kanpoan, denak langileen egoera hobetzeko asmoz; lan-baldintzak hobetzea, soldatak igotzea, lan-orduak gutxitzea eta gehiegikeriak legez kontrolatzeko beharra, batez ere emakumeek eta haurrek lanean jasaten zituztenak.

Denborak aurrera egin ahala, gobernuek legeak ezarri zituzten kontratuak eta lan-baldintzak erregulatzeko; hala, langile-klasea pixkanaka hobetzen joan zen lanaldiari, gutxieneko lan-adinari, segurtasun-, osasun- eta higiene-baldintza hobeei, soldata duinei, gizarte-segurantzari eta abarri dagokienez.

Kontratuak eta soldatak

Soldataren ordainsaria astekoa izaten zen normalean. Ehungintza-industriak behar zituen lan motak askotarikoak ziren, peoitik ofizialera. Soldatak lan kategoriaren arabera aldatzen ziren.

Soldatak ez ziren emakumeei egozten zitzaien kontsiderazio eta funtzio sozialetik kanpo geratzen: etxea eta seme-alaben kargu egitea, eta horregatik beraien soldata, familiaburuak kobratzen zuenaren osagarritzat jotzen zen.

Oso ohikoa zen destaju soldataren truke lan egitea, sistema honek ez zituen asteko lan etenak aurre ikusten, ezta gaixotasun baimenak, noizean behineko faltak, edota bestelako baimenik. Lan arrisku larria sortzen du destaju lanak, baita lanorduei eta soldatei dagokionez ere. Sistema honekin pieza kopuruaren araberako tarifa bat jasotzen da.

[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Lan-harremanak

19A Movilla lantegiko ehungintzako ataleko jornalen erregistro-liburua, 1093 eta 1907 bitartekoa

Bergarako Udal Artxiboa, 23 C/0036-000

19B Movilla lantegiko ehungintzako ataleko jornalen erregistro-liburua, 1093 eta 1907 bitartekoa

Bergarako Udal Artxiboa, 23 C/0036-000

Dokumentu originala ikusteko esteka:

Testigantzak

Algodonera eta emakumeak: Azkarate Urkiola, Miren

Ikusi bideoa hemen

Emakumeak lan-munduan; Laskurain Gabilondo, Lorenzo

Ikusi bideoa hemen

Informazio iturriak:

  • IBAÑEZ, M. Casa, familia y trabajo en la historia de Bergara. Bergarako Udala, 1994.

  • ELEXPURU. J eta ETXEBERRIA. I. 'Lan eta lan emakumea Bergaran'. Bergarako Udala, 2014.

  • Museu de la Ciència i de la Tècnica de Catalunya : https://www.mnactec.cat/educa/context_social.php

  • Andoaingo Algodonera, bertako. langileak eta emakumeen. ezaugarriak. 1857-1965. Fátima GONZÁLEZ. Mónica MARTÍNEZ