Nondik datoz kontsumitzen ditugun arropak

Nazioarteko lan erakundearen arabera modazko jantzien %90a lan baldintza txarretan eta komertzio askeko guneetan egiten da, Tailandia, Kanbodia, Txina edo Marokon besteak beste.

Nondik datoz kontsumitzen ditugun arropak? Zaila da galdera erantzutea, BBC-ek Zarako soineko batek jarraitutako bidea aztertu zuen egunkariko berri batean. Zuntza egiteko erabilitako zuhaitzak Europan bildu ziren, zuntza hauek Egiptora eraman ziren bertan haria egiteko, ondoren hauek Txinara bidali ziren oihala osatzeko. Tindatze lanak Espainian egin ziren eta ondoren Marokora bidali, non soinekoa osatuko zuten zati ezberdinak josi ziren. Soinekoa Espainian bukatu zuen berriro non paketetan sartu eta EEBB edo AEB bezalako herrialdeetara eraman zen. (Inditex-ek 20. 900 miloi fakturatzen ditu urtean bataz beste).

Askotan ez dugu informazio gehiegirik jasotzen erosten dugun arroparen jatorriari dagokionez, kamiseta baten etiketan “Made in China” irakurtzeko aukera badaukagu ere, Txinako zein fabrikatan eginda?, zeintzuek egiten dituzte? Eta zeintzuk dira langile hauen lan baldintzak?

Dakigunez kirol arropak egiten dituzten langileen arten %75a emakumeak dira. Ehungintza sektorea guztiz feminizatuta izaten jarraitzen du, honegatik, generoa giza eskubideen baldintza garrantzitsu bat da gaur egun ere. 100 urte baino gehiago pasa dira industria iraultza hasi zenetik eta ematen du ehungintza sektorean lan egiten duten emakumeen lan baldintzak ez direla gehiegi aldatu, munduko hainbat lekutan behintzat. Horren eredu da 2013. urtean Bangladesh-eko ehun lantegi baten gertatutakoa, eraikina jauzi egin zen eta bertan lan egiten zuten 1.134 pertsona hil egin ziren, gehiengo handi bat emakume gazteak izanik. Hau ez da aldizka gertatzen den zerbait eta arrazoia behin eta berriz errepikatu egiten da: lan esplotazioa eta lan baldintza txarrak.

Ropa Limpia kanpainak (Setem)[1] lan baldintza eta errealitate hauek aztertu ditu. Enpresa handiak errentagarritasun handiagoa ateratzen dute beraien produktuak garapen bidean dauden herrialdetan ekoiztu ezkero, era berean, arropa hauek egiten dituzten milioika langilek ez dute modu duinean bizi ahal izateko dirurik lortzen, ezta oinarrizko beharrak asetzeko haina ere: elikatzea, etxebizitza duina izateko aukera, osasunerako sarbidea edota beraien seme alabentzako hezkuntza. 25 euroko balioa duen jantzi batetik 11 zentimo bakarrik jasoko ditu arropa jantzi hau egin duen pertsonak.

Ehungintzan lan egiten duten emakumeen bataz besteko soldata da:

  • Bangladesh: 0,10 euro / orduko

  • China eta Bulgaria: 0,30 euro / orduko

  • Maroko: 0,70 euro/ orduko


Ehungintza sektorean kostuak murrizteak ondorio larriak ditu langileagoaren osasunean eta segurtasunean. Langile askok beren bizitza eta osasuna arriskuan jartzen dute egunero; erabilitako produktu toxikoak, teknika arriskutsuak, lanaldi luzeak edo eraikinen egoera txarrak eraginda. Aipatzekoa da, lantegietan ikuskatzaile gehienak gizonezkoak direla eta jazarpena ohiko arazoa, bereziki emakumezko langileentzat. Egoera hauei aurre egiteko eta kasu hauek artatzeko ahaleginak eta neurriak ia hutsalak dira.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 23. artikuluan adierazi bezala, pertsona guztiak dute sindikatuak sortu eta sindikatzeko eskubidea beren interesen defentsarako, guztiz beharrezkoa lan eta soldata baldintza duinak lortu hala izateko. Hala ere, zenbait herrialdeetako gobernuen zorroztasun eta interes maila honekiko oso txikia da.

Hau honela, enpresa ezberdinak honetaz baliatzen dira, jakinda adibidez Txina edo Indonesia bezalako gobernuak gutxieneko soldata igotzeko jartzen dituzten traba ezberdinak. Sindikatuetako parte den langileriaren ehunekoa oso txikia da eta askotan kontrolpean daude, hauen helburua nagusien interesak defendatzea izanik langileriaren eskubideen gainetik. Aipatzea ehungintza sektorean lan egiten duten 5 langiletatik 4k (15 milioi) kontratu eta inongo gizarte segurantza estaldurarik gabe lan egiten dutela.

..............................................................................................................................

[1] Kanpaña honen helburua hegoaldeko herrialdeetan ehungintza sektorean lan egiten duten langileen lan baldintzak aldarrikatu eta hobekuntzak bultzatzea da. Horretarako sentzibilizazioa, salaketa eta multinazioanalei egindako presioa dira lan estrategia nagusiak. 1996. Urtetik Ropa Limpia Campaña SETEM federaziotik koordinatzen da estatu mailan.

Argazkia: Bangladesh-ko ehungintza enpresa bat.
Argazkia: Txinako ehungintza enpresa bat.
Argazkia: Dakako (Bangladesh) ehun lantegia. 2013..urtean eraikina behera etorri eta 1.134 langile hil egin ziren.

Informazio iturriak: