CórrELA kirol ekitaldi bat baino gehiago da: kirola eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoa lotzen dituen esperientzia paregabea da. Ekitaldian, 10km-ko eta 5km-ko lasterketa bat eta martxa solidario bat izateaz hain, une ahaztezinak biziko dituzu. Vitoria-Gasteizko egun berezi bat da, bertan, gozatu, ondo pasatu eta aldi berean, AEAko gaixoei eta haien familiei lagundu dezakegu.
CórrELA-rako pertsona guztien parte-hartze inklusiboa bermatzea garrantzitsua da; horregatik, ekitaldian parte hartu nahi duten pertsona guztientzat espazio bat bermatzen da, gurpil-aulki, joelette aulki, hanbike edo antzekoekin parte har daiteke. aurreko edizioetan eta aurten hori lortzeko @montessolidarios eta ekina ezinez egina elkarteen laguntza izan dugu.
Jarduerei dagokionez, lehenengo eta bigarren edizioetan itaka eskolapios boluntario-taldearen eskutik haurrentzako tailerrak izan ditugu. Era berean, zuzeneko musika eta dj batek eguna girotu zuen. gainera, magia ikuskizun bat eta zumbako Masterclass bat izan ditugu. Ekitaldi hau parte-hartzaile ugari erakartzeko diseinatuta dago, kirolari profesionaletatik fami l ia osoetaraino, dibertimenduz eta elkartasunez betetako egun baten bila.
Aurten, Rául Pérez lasterkari solidario “12 meses, 12 maratones” izeneko erronka bat egiten ari da, bere helburua gaixotasunari kusgarrituasuna ematea da. Horregatik, emozioz betetzen gaitu atleta hau gure ekitaldira batuko dela iragartzea, kontzientziazioa areagotzeko eta gure kausa babesteko bere ahalegina eta dedikazioa eskainiz.