Alboko Esklerosi Amiotrofikoa nerbio-sistema zentraleko gaixotasun bat da, neurona motorren endekapen progresiboa duena. horren ondorioa giharren ahultasuna da paralisiraino iristen dena, gorputzeko alde batzuetatik besteetara hedatuz. AEAk pertsonaren oinarrizko autonomia gaitasunak hondatzen ditu, ibi ltzea, artikulazioak mugitzea, hitz egitea, irentsi, arnasa hartzea ekintza gauzaezin eta konplexuagoak bihurtzen dira.
Gaixoak bere eguneroko bizitzarako laguntza gehiago eta erizain adituen zainketa jarraituak behar ditu. Bere gaitasun fisikoak gutxituz doaz, bere mendekotasuna
handitu egiten da, baina bere egoera kognitiboak bere horretan dirau, eta horrek pertsona bere prozesuaren errealitateaz jabetzen jarraitu nuela une oro esan nahi
du.
Gaur egun ez dago gaixotasuna sendatzen duen tratamendurik. gaixotasunaren zainketa aringarri bakarra sendotasun aditua da. Lehen sintomak agertzen
direnetik batez besteko bizi - itxaropena 3-5 urtekoa da.
Euskal Autonomia Erkidegoan 200 kasu berri diagnostikatzen dira urtero. Zehazki, araban 40 pertsonari diagnostikatzen zaie urtero.