Euskal Girotze Barnetegietako bat gara. Euskara zerbitzuko NOLEGA eta Hezkuntzaren parte.
Poiektu honetarako, Jaurlaritzak hitzarmen bidez Arabako Aldundiarena den Barriako egoitzaren esparru jakin batzuk eta bertako baliabideak adostu ditu. Barriako Euskal Girotze barnetegian lau irakasle/begiralek dihardugu.
GURE HELBURU NAGUSIA NESKA-MUTILAK EGOERA NATURALETAN EUSKARAZ KOMUNIKATZEKO JOERA BULTZATZEA DA:
Ikasleak, taldeak euskararekiko kontaktu atsegina eta gogoangarria bizitzea. Harreman afektiboa hobetzea.
Ikasle bakoitzaren erabaki pertsonala izanik, motibatu erabilera hau areagotu dadin giro goxoan, erlaxatuan, beroan, hurbilean.
Ikasleek euskararen gaitasunaren inguruan duten auto-estima eta konfiantza bultzatzea. Euskara ulertu eta hitz egiteko gai direla konturaraztea.
Beste hizkuntzen artean, euskararen aldeko jarrera baikorra lantzea.
Euskal kulturara hurbiltzea.
Ikasle bakoitzarengana hurbiltzen saiatzea.
Talde izaera indartzea (ikasleak, irakasleak, monitoreak) eta lankidetza bultzatzea.
Irakasleari gure proiektua ezagutaraztea eta proiektu honen partaide izatera gonbidatzea.