Nortzuk gara?
Nortzuk gara?
1985-86 ikasturtean burutu ziren lehenengo euskal girotze egonaldiak Eubako barnetegian. Geroztik, beste barnetegi batzuk sortu dira, eta gaur egun 6 Euskal Girotze Barnetegi ditu Hezkuntza Sailak: Barria, Elgoibar, Gorozika, Hondarribia, Lemoiz eta Zerain.
Zein da gure helburua?
Batez ere, etxeko edota kaleko erdal giroan bizi diren ikasleei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen diegu.
Horixe da helburu nagusia gure egonaldietan: ikasleei euskal giro goxo eta aberatsean bizipen gogoangarri bat izateko aukera eskaintzea, era horretan euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten.
Batez ere, zera lortu nahi da: euskaraz lehen pausoak ematen ari diren ikasleei hizketan askatu ezin hori gaindiaraztea; euskaraz komunikatzeko gai direla konturaraziz beren buruekiko segurtasuna eta konfiantza sortzea, eta hitz-etorria indartzea. Beraz, barnetegien xede nagusia ikasleen hizkuntzaren erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzeko ekintzak burutzea izango da
Nor/nortzuk datoz gure barnetegietara?
Euskal Girotze Barnetegiak honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasle-taldeentzat daude eraturik:
LMH 3tik DBH 2ra bitarteko ikasleentzako egonaldiak dira.
Ikasle-taldea ikastetxeko ikasgela naturala izango da.
Egonaldiak 4 egunekoak dira: astelehen goizean hasi eta ostegun arratsaldeko seietan bukatuko dira. Egonaldiaren egun kopurua eta iraupena ezingo dira ez laburtu ez luzatu. Ikasle-talde bakoitzak egonaldi bakarra egiteko aukera izango du.
Non kokatzen da Euskal Girotze Barnetegi bakoitza?