Berbazulo

Helburuak

Atzerritik edo beste autonomia erkidego batzuetatik etorri eta gaur egun Elgoibarren ikasten ari diren haur eta gaztetxoei eguneroko bizitzan gure hizkuntzarekin izan ditzaketen gabeziekin laguntzea da, horrela, euskararen ezagutzaren eragile diren ikastetxeek egiten diten lanaren errefortzu izanik. 

Metodologia

LHko eta DBHko ikasleei zuzendutako doako egitasmoa da. Metodologiari dagokionez, adin tarte bakoitzari egokitutako metodologia erabiliko da, beti ere dinamika entretenigarriekin. Horretarako, euskara modu ludiko eta dibertigarrian irakatsiko zaie, eta beraien parte-hartzea bultzatuko da uneoro. Txikienekin jolasak, jokoak... Handiagoekin eztabaidak, jolasak, ikastetxean lantzen dutenaren errefortzuak… Saioak oinarrizko elkarrizketen ulermena eta egoera komunikatiboak lantzera bideratuko dira. Talde bakoitzak ordubeteko 2 saio jasoko ditu astean. Aipaturiko talde guztiek urritik ekainera arte jardungo dute.

Formatua aldatuko dugu 2023an eta helburua sozializazio prozesuan esanguratsuak izango diren baliabideak eta bizipenak izateko aukerak esakiniko dizkiegu parte hartzaileei. Ordubeteko saio bat egingo da barruan; kanpoko saioa prestatzeko, eta ordu eta erdiko saioa, aldiz, herrian gauzatuko dugu. Herriko baliabide ezberdinak erabiliko ditugu: liburutegia, ludoteka, dauden ekintzak… eta, horrez gain, eguneroko bizitzan lagungarri izango dituzten ekintzak gauzatuko ditugu: ogia erosi, liburua mailegatu…

Programa hau Udalarekin eta ikastetxeekin lankidetzan gauzatzen da.