Abenduaren 24a

Abenduaren 24an ongi etorria ematen diegu Elgoibarren Olentzerori eta Mari Domingiri (klik). 

San Lazarora eta eguneko zentrora bisita egiten hasten dugu eguna eta gabon kanta batzuk ere kantatzen ditugu guztiok elkarrekin.

Ondoren, Musika eta Dantza eskolako ikasleek agurra dantzatzen diete Olentzero eta Mari Domingiri eta kaleetan gora abiatzen dugu kalejira.

Kalegoen plazan umeek, taldeka, eurekin berba egiteko aukera izaten dute.

Horrez gain, taloak ere eskaintzen ditugu gure talo-postuan herritarren laguntzarekin.

Elgoibarko Izarraren tonbola ere plazan egoten da egun horretan, eta euro batean saltzen diren boletoen truke sariak irabazteko aukera dute erosleek.


KALEJIRAN KANTATU ETA DANTZATUKO DITUGUNAK

Gabon kantak eta dantzak

Hemen dituzue entzungai egunean bertan entzun, abestu eta dantzatuko ditugun zenbait kanta eta dantza. 

Ainhitze Beristain (ahotsa eta gitarra), Ihart Garitaonandia (ahotsa), Julen Zubizarreta (ahotsa) eta Naiara Martin (ahotsa).

KALEJIRA IRUDIETAN

Talo tailerra

Abenduaren 24an talo-postua antolatuko dugunez, herritarrak animatu nahi ditugu talo tailerrera etortzera eta talo postuan parte hartzera. Taloak egitea, baina, ez da hain errezeta erraza, beraz, eskua mindu gabe talo on batzuk egiteko ikastaroa antolatu dugu.

Noiz: abenduaren 17an, zapatua, 10:30etik 12:30era

Non: Gure Bide Elkartean

Izena ematea/incripción al curso

Elgoibarko Izarraren bulegoan, 9437 741 746 telefonoan (Whatsappez ere bai) edo hemen klik

Aquí en bilingüe: klik 

Estalpea atontzeko umeen lanak jasoko ditugu

Aurtengoan, umeei eskatuko diegu laguntza eta eurek sortutako lanez beteko dugu estalpe ingurua.

Zure laguntza behar dugu

Kaixo lagun,


Aurtengoan ere abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu!!

Egun hau antolatzeko zure parte hartzea behar dugu, hainbat lanetarako.

Galdetegian parte hartu nahi duzun lanetan izena emateko aukera izango duzu.  Abenduaren 15a baino lehen betetzea eskatuko dizugu.