GERTASAIOAK

GERTASAIOAK

Italiako Trail-O webguneak proposatutako ariketa da hau.

Mapan marraztutako zirkuluaren erdian irudikatutako baliza identifikatzean datza jokoa. Galdera bakoitzaren aurretik, irudian dagoen baliza kopurua eta eman beharreko erantzun kopurua irakur daiteke. Balizak ezkerretik eskuinera alfabetikoki identifikatzen dira (A, B, C...). Z (Zero) aukera "posizio egokian balizarik gabe" aukerari dagokio. Erantzun oker bakoitza 45 segundorekin zigortzen da (3 erantzun dituzten jokoetarako) edo 30 segundorekin (5 erantzun dituzten jokoetarako). Segundo horiek guztiak batuko zaizkio galdera guztiei erantzuteko behar den denborari.

Gozatzera!

SARTU

Oharra: mapa jokorako marrazten da eta eskala eta distantzia ez datoz bat errealitatearekin. Mapa argazkiaren arabera orientatuta dago, eta iparrorratzak ipar puntu kardinala adierazten du. Denboraren joana ikus daiteke, 140 segundoko mugaraino. Amaitzean, irtenbideak ikus daitezke: baliza guztiak gorriz/beltzez marrazten dira, eta baliza berde/zuriak "zero" erantzun-kontrolak dira.

Koadro urdinean, lortutako puntuazioa ikus daiteke. "Elite" ariketak ezberdinak dira: zeregin bakarra dute, eta 30 segundo behar dituzte erantzuteko.