EGIN ZAITEZ BAZKIDE
EGIN ZAITEZ BAZKIDE
Araba Orientazio Elkarteko bazkide egitea, modu egokia da kirol honetan murgiltzeko, jende berria ezagutzeko, lehiaketetan parte hartzeko, zure emaitzak hobetzeko eta zure hondar alea jartzeko kirol honetan. Orientazio gehiago ikasten da baliza bat jarriz, hamar bilatuz baino.
BAZKIDE IZATEAREN ABANTAILAK
Lasterketetarako izen-emateak errazago egin ahal izango dituzu.
Lasterketetara autoz egiten ditugun bidaiak partekatzen ditugu.
Errazagoa izango zaizu jendearekin harremanetan jartzea raidetan edo rogaineetan bikoteka parte hartzeko.
Zure inguruan gauza asko ikasteko aukera izango duen jendea izango duzu.
Klubaren bidez izapidetu ahal izango duzu zure kirol lizentzia.
Klubak antolatutako entrenamenduetan parte hartu ahal izango duzu.
Bazkidearen urteko kuota
Ikasleak: Doan (16 urtera arte)
Gazteak eta helduak: 10 €