25-26 IKASTURTEAN ZER EGIN NAHI DUGU?
Eskuhartze Plana martxan ipiniko dugu!
2 Eskolarteko Foro egitea aurreikusten dugu 25-26 ikasturtean: bat lehen hiruhilekoan eta bigarrengoa maiatza inguruan.
LEHEN ESKOLARTEKO FOROAN, ZER EGINGO DUGU?
2025eko Maiatzaren 22ko udal foroan udalari aurkeztutako ideiak birpasatu eta planifikatuko dira ikasturtean zehar garatzeko. Hauek dira:
1. ZER EKINTZA GARATU DEZAKEGU IKASTETXEOK INKLUSIOAREN ALDE ELKARLANEAN HERRIAN ERAGIN POSITIBO BAT IZATEKO?
· Desgaitasunari lotutako ekintza desberdinak egitea: Tailerrak antolatu, topaguneak egin.
· Kirola topagune bat sortzea.
· Kamiseten eguna antolatzea.
2. 2025-20206 IKASTURTEKO LEHEN HIRUHILEKOAN ZER EGIN DEZAKEGU ADOSTUTAKO EKINTZA AURRERA ERAMATEKO ETA NOLA?
· Inkesta bat egin, ikasleen interesak jakiteko eta honekin tailerrak antolatzeko.
· Desgaitasuna duten pertsonen beharrei buruzko manifestazio bat antolatu.
· Urtero ikastetxe bakoitzak konpromiso bat hartzea desgaitasun arloan.
3. 2025-20206 IKASTURTEKO BIGARREN HIRUHILEKOAN EGIN DEZAKEGU ADOSTUTAKO EKINTZA AURRERA ERAMATEKO ETA NOLA?
· Desgaitasun buruzko hitzaldiak egin.
· Nafarro zentrora eta Orue zentrora denbora gehiago pasa eta aktibitateak prestatu haientzat.
· Desgaitasun topagunea: kirola mailan, haien larruan jarri.
· Ikastetxe guztiek kamiseta zuriak margotu eta egun berean janztea
4. UDALAREN LAGUNTZA BEHARKO DUGU ADOSTUTAKO IDEIA AURRERA ERAMATEKO? ZER LAGUNTZA MOTA BEHARKO DUGU?
· Ekintza hauek finantziatzea.
· Baimenak ematea topagunerako, manifestaziorako…
· Jaietan musika gabeko gune bat egotea.
· Materiala eskatu.
· Kamiseta zuriak eta margoak.
· Kirola egiteko eta jolas gunerako.
· Dendetako arrapalak ipini.
· Espaloi egokituak ipini.
BIGARREN ESKOLARTEKO FOROAN, maiatzean. Eskuhartze Planaren jarraipena eta balantzea egingo dute ikasleek eta hori izango da Udalari aurkeztuko diotena UDAL FOROAN.
25-26 IKASTURTEKO PLANINGA HAU DA!
Maiatzaren 22an, Eskolako Agenda 2030aren baitan Eskolarteko 2. Foroa ANTOLATU ZEN. EKINTZA ERALDATZAILEEN INGURUKO JARRAIPENA EGIN ZUTEN IKASLEEK eta aurreikusitako dena bete zutela ondorioztatu zuten.
2. Eskolarteko Foroa
Eguna eta lekua:
26.05.21 El Carmelo ikastetxean
Ordua:
10,00-11,30
HELBURUAK
Inklusioaren aldeko Eskuhartze planaren balantzea egitea eta Udal Fororako entsegua egitea.
EGUNEKO AZTERGAIAK
10,00-10,10: Parte-hartzaileei harrera
10,10-11,00: Osoko bilkura El Carmeloko Areto Nagusian. Eskuhartze planaren balantzea eta Udal fororako entsegua egingo da.
Ikasleek aurkeztuko dituzten gaiak eta arduradunak (2 ikasle ikastetxeko aurkezpena egiteko):
1. HASZTEN ETA EMILIO PEDRINIREN HITZALDIEN BALORAZIOA: Karmengo Ama.
2. KIROL EGOKITUA ETA INKLUSIBOA: El Carmelo
3. IPINI KOLOREA INKLUSIOARI! KAMISETA LEHIAKETAREN ANTOLAKETA ETA BALORAZIOA: Larrea Eskola
4. KIROL TOPAKETA INKLUSIBOA AMOREBIETA-ETXANON IKASLEON ESPERIENTZIA: Urritxeko ikasleak batetik eta Lauaxeta ikastolako ikasleak bestetik.
5. BRAILE SEINALETIKA INKLUSIBOA IKASTOLAN: Andra Mari ikastola
Eskola bakoitzeko bozeramaile bat irakurri dute manifestu bat.
Pankarta bat egin zen ikastetxetik Udalaraino kaletik joateko.
Amaitzean patioan egon ziren jolasten eta hamaiketakoa hartzen.
Ondoren, Udalera gerturatu ziren ikasleak manifestazio bezala inklusioaren aldeko kamisetekin eta Udal Foroa ospatu zuten!
Udalak zoriondu ditu ikastetxe guztiak egindako lan bikainagatik!