Ikasturtean zehar 11 GIH, Hiri eta komunitate iraunkorrak gaia landu dugu eta bereziki Inklusioaren gaian zentratu gara. Honek ere erlazio zuzena du 10. GIHarekin.
10. GJHa da (Desberdintasunak murriztea), pertsona guztien gizarteratze soziala, ekonomikoa eta politikoa sustatzen duena, baita diskriminazioa ezabatzea ere. Hala ere, inklusioa zeharkako gaia da, eta 16. GJHa (Bakea, Justizia eta Erakunde Sendoak) bezalako helburuetan ere lantzen da, eta beste helburu batzuez baliatzen da, hala nola hezkuntzaz (4. GJH) eta enplegu zintzoaz (8. GJH).
Zergatik da garrantzitsua gizarteratzea?
Komunitate osoari egiten dio mesede:
Baztertutako taldeentzako oztopoak ezabatzean, eragin positiboak sortzen dira gizarte osoarentzat.
2030 Agendaren funtsezko printzipioa da:
Inklusioa ezinbestekoa da garapen jasangarrirako eta berreraikuntzarako, bereziki talde kalteberentzat, hala nola desgaitasuna duten pertsonentzat
Ikus itzazue Unesco Etxearen ondorengo bideoak gaian kokatzeko!
INKLUSIOAREN ALDEKO URTEKO EKINTZAK: Ibon Oregiren hitzaldia
Ibon Oregi euskal kirolari ezaguna da bere gainditze-historia inspiratzaileagatik.
2020an, istripu larria izan zuen maratoi baterako entrenatzen ari zela, eta hanka bat galdu zuen. Gertaera tragiko honen aurrean, Ibonek ez zuen amore eman eta surf egokituan aurrera jarraitzeko modu berri bat aurkitu zuen. Bere erabakitasunak eta borrokarako gogoak SURF EGOKITUKO MUNDUKO TXAPELDUNORDE bihurtzera eraman zuten.
Surfean izan duen arrakastaz gain, Ibon triatleta ere izan da eta Hawaiiko Ironmanean parte hartu du 2011ean.
Ibonen historia ezagutzea ERRESILIENTZIAREN ETA MOTIBAZIOAREN adibide on bat izan da guztiontzat.
INKLUSIOAREN ALDEKO URTEKO EKINTZAK: Nafarroa zentrora bisitak
Ikasleok bertako erabiltzaileekin, hirugarren adineko pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonekin, mahai jokoan aritu gara, adinaldetik ezberdinak eta gaitasun ezberdinak izanik, jolaserako gogoak elkartu gaitu goiz pasa eder hauetan! Ezberdintasunean berdinak garela ere ikusi dugu!
ESKOLARTEKO FOROAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Eskolarteko Foroaren HELBURUAK:
Ibon Oregiren hitzaldiak, Nafarroa zentrora egindako bisitak eta Udal diagnostikoa geletan landu ondoren, ikasleek Eskolarteko Foroan ateratako ondorioak amankomunean ipintzea eta eztabaidatzea eta Amorebieta-Etxanoko inklusioaren aldeko eskuhartze plana diseinatzea eta udalari udal foroan aurkeztea.
HEMEN DITUZUE Eskolarteko foroan hartutako erabakiak (Erabaki hauek Udalari aurkeztu genizkion Udal Foroan eta hauek izango dira 25-26 ikasturtean martxan ipiniko ditugunak ikasleok, Udalaren laguntza beharko dugu zenbait kasuetan.)
UDAL FOROA
Ondoren Udal foroan ikasleek udalari aurkeztutakoa eta Eskolarteko Foroan ikasleek hartu zituzten erabakiak aurkezten dizkizuegu:
- Udal Foroan ikasleek erabili dituzten aurkezpenaren BIDEOA