2023-2024ko eskaintza

EKAINA

Ekainerako haurrek sarritan eskatu duten "pista jolasa" ekintza diseinatu dugu LH5 eta LH6ko ikasleentzako. 

Azken hau ekainaren 9an izango da, igandean, goizeko 10:00etatik, arratsaldeko 17:00ak arte. Elgoibarko kaleetan zehar ibiliko gara pista jolasean, eta horiek lortzeko taldeka hainbat erronka eta proba gainditu beharko dituzte Elgoibarko txokoak konkistatuz!

Jolaseko erronkak gainditu ostean, Mintxetako Igerilekura joango gara, eta hango zelaietan elkarrekin bazkalduko dugu (bazkaria etxetik ekarri beharko dute). Eta eguna borobiltzeko igerilekuan bainatu nahi duenak ere aukera izango, noski!





MAIATZA

Maiatzerako bi ekintza diseinatu ditugu LH5 eta LH6ko haurrentzako. 

Bata, maiatzaren 12an izango da. Goizeko 09:00etan elkartu eta Mendarora joango gara trenez. Bertatik, oinez, "Altzola Beraseta" baserrira joango gara, eta bertako jarduna gertutik ezagutuko dugu; animaliak eta hauen zaintza, ortua, nekazaritza lanak, besteak beste. 16:00etarako itzuliko gara berriz ere trenez, Elgoibarrera. 

Bestea aldiz, maiatzaren 18an egingo da. Eguerdiko 15:00etan abiatuko gara trenez Zumaiara. Hala, bertatik abiatuko gara mendi ibilbidea eginez Debara. Ibilbideak eskaintzen dituen paisaiez eta txoko anitzez gozatuko dugu, Sakoneta aldeaz, esaterako; eta eguraldiak lagunduko balu eta denboraz garaiz ibiliko bagina, Deban bañua hartuko genuke; askorentzako seguruenik, urteko lehenengo bañua! Itzulera, Debako herritik egingo dugu trenez, eta 20:00etarako Elgoibarren izango gara. 

ANIMATU ZAITEZTE!



MARTXOA


Martxoaren 15etik 17ra bitartean, Nafarroan kokatuta dagoen Oibar herrian igaroko ditugu bi gau, izan ere, martxoaren 16an 23.KORRIKA igaroko da bertatik. Atxutxiamaikako Aldenik Alden bertan erositako kilometroan izango da; goizeko 07:56ean, Oibartik Irunberrirako bidean KORRIKA egiteko! 

EGITARAUA

Martxoaren 15ean, 17:30ean irtengo gara Elgoibartik autobusez eta 19:30ak inguruan iritsiko gara Oibarrera; afaldu eta gaubela lasaia egingo dugu. Martxoaren 16an, indarberrituta esnatu, gosaldu eta gure kilometroa hartuta, Oibartik Irunberrirako bide zati batean egingo dugu Korrika. Horren ostean, berriz ere Oibarrera itzuliko gara, eta bertan igaroko dugu eguna herriko egitarauan parte hartuz. Azken egunean, martxoaren 17an, herria eta Oibarko txokoak ezagutzeko aukera izango dugu eta bazkalostean irtengo gara Elgoigoibarrera bidean, 17:00etan bertan egoteko. 

OTSAILA

Otsailaren 24an, zapatuan, ZUGARRAMURDIRA joango gara egun-pasa LH5 eta LH6ko umeekin. Goizeko 09:30ean irtengo gara Elgoibartik eta autobusez joango gara bertaraino. 18:00etan izango gara  bueltan Elgoibarren. 

Nafarroako herri hau ezagutuko dugu jolasen bitartez, herritarrekin harremana izango dugu eta Zugarramurdiko leizea edo "Sorginen leizea" izenez ezagutzen den kobazuloa bisitatzeko aukera izango dugu, besteak beste.

urtarrila ETA OTSAILA

Urtarrilaren 27an, zapatuan, "BAIETZ LORTU!" izeneko arratsalde pasa sortu dugu. Azken hau, Elgoibarren izango da, arratsaldeko 16:00etatik arratsaldeko 20:00etara. 

Otsailaren 4an, igandean, berriz, urtero moduan Santa Ageda ospatzeko Elgoibarko San Roke auzoko baserrietara joango gara oinez, koplak kantatzera. Azken hau, goizeko 10:00etatik 15:00etara izango da, eta horren ostean elkarrekin bazkalduko dugu! Hala, ekintza guztira 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara izango da. 


abendua eta urtarrila

NEGUKO ESKAINTZA

Abenduaren 29an barixakuan, 2023ari zuekin batera agur esan nahi diogu! Horretarako,  urte amaierako festa antolatu dugu Masterchef lehiaketarekin batera. Arratsaldeko 17:00etan elkartuko gara gaueko 21:00ak arte! 

Tartean, urte amaierako festan jatekoa egon dadin, asmoa taldeka postre gozo gozo bat sortzea izango da:  NORK PRESTATUKO DU POSTRE GOZOENA? 

Urtarrilaren 3tik 4ra bitartean, egonaldia antolatu dugu Elgoibarren. Goizeko 10:00etan elkartuko gara eta hurrengo eguneko arratsaldeko 17:00etan itzuli. Elkarrekin bazkaldu, afaldu, gosaldu... ETA ONDO PASATUKO DUGU! 

Egunean zehar, Kluedo jolasa, Got Talent, afari berezia izango dugu. ANIMATZEN ZARETE? 

AZAROA

Azaroaren 18an, zapatua, Morkaiko mendizale elkarteak urtero antolatzen duen Karakateko igoera ikustera jongo gara. Asmoa, Karakatera igotzea da, beraz, arropa erosoa eramatea gomendatzen dugu. 

Ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu (bakoitzak ekarriko du bazkaria) eta neguko oporraldia diseinatzeko berbaldia egingo dugu, horrela, neguko eskaintza euren ekarpenekin osatuko dugu.

*OHARRA: Karakateko Igoerarako izen ematea azaroaren 13an hasiko da eta ostegunean, hilak 16an bukatuko da. Txuri Urdinen kasuan azaroaren 20an bukatuko da.

Azaroaren 26an, domeka, berriz, Txuri Urdinera joango gara izotzetan patinatzera. Egun guztiko ekintza izango denez, elkarrekin bazkalduko dugu (bakoitzak ekarriko du bazkaria). Azken hau, irailean egindako kale ekintzan jasotako ekarpena izan zen eta ume askoren gogoa zela ikusita antolatu dugu ekintza hau. 

IRAILA-URRIA

Ostiralean umeen iritzi eta ekarpenak jasotzeko ekintza egin genuen eta bertan jasotakoekin sortu dugu iraileko eta urriko eskaintza. Irailaren 30ean hasiko dugu ikasturtea Aldenik Alden fest ekintzarekin. 

Jarraian duzue kartela eta izen ematea, informazio guztiarekin.

Animatu!