**azaroko ekintzetan izena emateko galdetegia urriaren 28an zabalduko da.
Kartelean ikusi daitekeen moduan, hiru dira azarorako aurreikusta dauden ekintzak:
Azaroaren 10ean, berbaldia egingo dugu Kultur Etxeko sotoan, 18:00etatik 19:30era bitartean. Zertarako? Bada, azaroko ekintzak (azaroak 16 eta 22) zuekin antolatu nahi genituzkeelako. Beraz, ekintzetan izena eman baduzue, berbaldira etortzera animatzen zaituztegu elkarrekin ekintzen nondik norakoak erabaki ditzagun. Ekintza hau doakoa da.
Azaroaren 16an, larunbata, 30.Karakateko igoera izango da Elgoibarren. Aurreko urtean bezalaxe, egun- pasa bat antolatu nahi dugu igoera hau mendiaren gailurretik ikusi eta goiz- eguerdia elkarrekin igarotzeko. Ordutegia oraindik zehaztu gabe dugu berbaldian haurrekin adostu nahi genukeelako. Dena den, ekintza goizean goiz hasi, 09:00, eta beranduenez 15:30ean amaituko da. Ekintza hau doakoa da.
Azaroaren 22an, ostirala, Kluedo ekintza izango dugu Elgoibarko kaleetan zehar. Gai izango al zarete misterioa argitzeko? 19:30ean hasiko dugu ekintza 21:00ak arte, eta ondoren, elkarrekin afalduko dugu. Ekintza 22:00etan amaituko da. Ekintzaren kuota: 7,5€/bazkideek 6,5€